2020ko traineru denboraldian Zumaiako traineruek egindako lana jasotzen duen kanala.
Irudietan: Zumaiarrak Donostian, Kontxako 13. Banderan

Arnaitz Rubio Aprea 2020 ira 13 Zumaia

Ezohiko irudiak utzi ditu aurtengo Kontxak. Portu ingurua koloretsu agertu ohi da iraileko lehen asteburuetan eta, aurtengoan, elastiko gorriek ere beren tokia izango zuketen. Ez da posible izan ordea, eta arraunzaleek beren etxeetatik animatu behar izan dituzte taldeak gaur. Hemen daude ikusgai Zumaiako traineruaren gaurko jardunak utzitako irudi batzuk.