Beobideren erakusketako bisita gidatua eskainiko du Ismael Manterolak ostegunean

Baleike 2019ko ira. 10a, 13:54

Beobide 1891-1969 erakusketa beste era batera ikusteko aukera izango da ostegun arratsaldean, Ismael Manterolak zuzenduko duen bisita gidatuari esker. 

Bisita hau ostegunean 18:30ean izango da, euskaraz. Taldea mugatua izango da, eta, beraz, aurretik izena eman beharko da, Alondegia kultur etxean, 09:30-14:00 ordutegian, 943861056 telefonoan, edo kultura@zumaia.eus helbidera idatzita. Bakoitzak bi izen eman ahal izango ditu gehienez.