Ehunka lagunek bisitatu dute Julio Beobide artistaren lantokia

Ostiralean zabaldu zuten Alondegiko Oxford aretoan Beobide: 1891-1969 erakusketa. Artista zumaiarraren heriotzaren 50. urteurrenaren harira antolatu dute erakusketa. Horrez gain, Beobidek parolmuturrean zuen lantokia bisitatzeko aukera izan da pasa berri den asteburuan. 

Larunbat eta igande arratsaldean izan da zabalik Kresala etxea. Beobidek egindako hainbat lan gordetzen da bertan: ikatz ziriarekin egindako erretratuak, eskulturak, bustoak, Beobidek erabiltzen zituen erremintak. Leku berezia du amaitu gabe utziko zuen egurrezko kristoak. 

Beobideren familiartekoak bisitariei ongi etorria egiten egon dira bi egunetan, eta aipatu dutenez, sorpresarekin hartu dute herritarrek erakutsitako interesa. Bi arratsalde hauetan ehunka lagun pasa dira Kresalatik. 

Beobide 1891-1969 erakusketa irailaren 22ra arte egongo da zabalik, egunero, Alondegiko Oxford aretoan, 18:30-20:30 ordutegian. Asteburuetako eguerditan ere zabalduko ditu ateak 12:30-14:00 ordutegian.

Erlazionatuak

Julio Beobidek merezi duen aitortza

Zumaia

Julio Beobide artista zumaiarra hil zela 50 urte beteko dira asteazken honetan, hilaren 11n. Urteurren horren harira, eta Beobideren lanaren garran...