Sute txiki bat piztu da arratsaldean GKN enpresan

Baleike 2019ko abu. 23a, 16:46

Sute txiki bat piztu da gaur arratsaldeko lehen orduetan GKN enpresan. Suhiltzaileek itzali dute sua, eta zauriturik ez da izan.

Enpresako kideek Baleikeri adierazi diotenez, sua 14:15 aldera piztu da enpresako tenpleko sekzioan. Larrialdi zerbitzuei deitu diete, eta hauek amatatu dute sua. Zorionez, ez da zauriturik izan. Enpresatik azaldu dutenez, normaltasun osoarekin ari dira lanean GKNn. 

Suhiltzaileek lana izan dute azken aste honetan Zumaian eta inguruan. Astelehenean Askizuko Agerre Berri baserriko pabilioi bat erre zen, eta asteartean Zumaiako Juan Belmonte kaleko etxebizitza batera joan behar izan zuten, sukaldean piztutako sua itzaltzera.