Suhiltzaileek Juan Belmonteko etxebizitza batean piztutako sua itzali dute

Baleike 2019ko abu. 21a, 14:09

Suhiltzaileen sirena-hotsak entzun dira gaur eguerdian ere Zumaian. Juan Belmonte kaleko etxebizitza bateko sukaldean sua piztu da, eta larrialdi zerbitzuei dei egin diete. 

Su-itzalgailu baten bidez amatatu dute sua. Protokoloari jarraituta, sua berriro pizten ez zela konprobatu behar izan dute suhiltzaileek.