Suhiltzaileek kontrolpean dute Agerre Berriko sutea

Baleike 2019ko abu. 20a, 19:43
Argazkia: Euskadiko Suhiltzaileak.

[EGUNERATUTA] Atzo piztu zen sua Getariako Askizu auzoan, 18:30ak inguruan. Suhiltzaileek Agerre Berri baserriko pabiloi batetik 400dik gora ardi ateratzea lortu bazuten ere, 15 abelburu hil dira. Mila kilo gazta ere kiskali dira.

Getariako Askizu auzoko Agerre berri baserrian sutea piztu zen atzo arratsaldean, 18:30ak aldean. Dirudienez, butano bonbonek eragindako bost leherketa izan ziren, eta horrek eragin zuen sua. Hiru pabiloiek hartu zuten su, eta 25 suhiltzaile aritu ziren lanean. Gipuzkoako suhiltzaileek jakitera eman dutenaren arabera, gaur goizean lortu dute sutea kontrolpean hartzea, baina oraindik ez dute erabat itzali. 

Kalte material handiak eragin ditu suteak. 400dik gora ardi pabiloietatik ateratzea lortu bazuten ere, 17 ardi kiskali ditu suak; baita mila kilo gazta ere.