Nagore Garciari elkartasuna adierazteko ekitaldia egingo dute bihar Kofradian

Baleike 2019ko uzt. 17a, 10:55
La Basu izango da bihar Zumaian, beste musikari batzuekin batera.

Nagore Garciari elkartasuna adierazteko sortutako Nagore Zumaian ekimenak ekitaldi berezia prestatu du ostegun honetarako. Kontzertuak, pintxoak eta zozketa izango dira, hurrenez hurren, Kofradian 19:00etatik aurrera. 

Presoen babes taldeetako 47 euskal herritar epaituko dituzte irailean Audientzia Nazionalean. Abokatuak nahiz Herrira, Etxerat eta Jaiki Hadi elkarteetako kideak dira auzipetuak, eta tartean da Nagore Garcia zumaiarra. Epaiketaren atarian, Garciari elkartasuna adierazteko mugimendua sortu zuten Zumaian. Epaiketako gastuetan laguntzea da mugimendu honen helburuetako bat. 

Hala, ekitaldi berezi bat antolatu dute bihar arratsalderako, Kofradiako plazan: 19:00etan hasita, kontzertuak, pintxoak eta zozketak izango dira, besteak beste. Radio Rahim, Las Gardenias eta La Basu izango dira musika jartzen.