Nagore Garciari elkartasuna adierazteko dinamika abiatu du herritar talde batek

Baleike 2019ko eka. 21a, 11:10
'Nagore Zumaian' ekimena abiatzeko bilera izan zen atzo, Alondegian.

Atzo egin zuten lehen bilera irekia. 11/13 auziko epaiketaren atarian, epaiketaren gastuetarako dirua lortzeko eta elkartasuna adierazteko bideak aztertu zituzten. 

San Pedro jaien bezperan, ekainaren 28an, argazki erraldoia aterako dute dinamikari hasiera eman eta Garciari elkartasuna adierazteko. 20:00etan elkartuko dira, kofradian. 

Nagore Zumaian ekimeneko kideek azaldu dutenez, datozen egunetan zehaztuko dituzte diru-ekarpenak eta laguntzak egiteko moduak.