BIDEOA. Marliken 'Labarretan'

Baleike 2019ko urt. 24a, 20:00

Marlik laukote zumaiarrak Talde Gunen grabatutako hirugarren kanta aurkeztu du gaur. Labarretan du izena, eta 2018ko azaroaren 17an grabatu zuten. 

Legutioko II. maketa lehiaketa irabazi zuen Maialen Velardezek, Beñat Fernandezek, Ales Gorritik eta David Gorritik osatzen duen laukoteak. Saria hiru kanta grabatzea, eta abesti horien bideoklipak grabatzea zen. 

Abenduaren 26an plazaratu zuten lehen abestia, Suge, eta urtarrilaren 9an bigarrena, Horma lokartu bat. Gaur bertan txanda horretako hirugarren eta azken abestia aurkeztu dute: Labarretan. Hemen ikus dezakezue.