'Horma lokartu bat' Marlik taldeak Kalea Guztiona Da-ri eskainitako abestia eta bideoklpa

Erabiltzailearen aurpegia Kalea Guztiona Da 2019ko urt. 9a, 12:29

2018ko santelmoetan Erribera kaleko horman jotzeko gonbidatu genuen Marlik talde zumaiarra, eta gure harridurarako abesti bat egin zuten egun horretarako. Gaur abestiaren bideoklipa sareratu dute. Hona "Horma Lokartu bat", adierazpen askatasunaren aldeko aldarri ederra! Biba zuek, Fer, Maialen, Als eta David!

Gasteizko Talde Gunen grabatua 2018ko azaroaren 17an Marcio Padoanen eskutik. Kamera lanetan Junaum De Luca. HORMA LOKARTU BAT kantuaren jatorrizko bertsioa TOM WAITSena da.

Marlik dira: Maialen Velarde: Ahotsa eta kitarra akustikoa, Beñat 'Fer': Kitarra elektrikoa eta ahotsa, Ales Gorriti: Baxua eta David Gorriti: Bateria

Letra

Kostako herri txiki baten
Horma lokartu bat bazen
Erdi esnatzen hasi zenean
Ezabatua izan zen!

Izan zinen gizon bat eskutan
Lore gorri bat loratzen
Baina gorriegia zelako
Ezabatua izan zen!

Izan zinen errefuxiatu bat
Herri bat atzerriratzen
Ia euren memorien gisan
Ezabatua izan zen!

Izan zinen martxoak 8 bat
Munillak inpernuratzen
Beste behin hautsak sotanapera
Ezabatua izan zen!

Behin esan zenun ni una menos
Biolentzia salatzen
Eta beste bat gehiago bailitzan
Ezabatua izan zen!

Nahiago nuke joango balitz
Kantu hau zentzua galtzen
Jada inork ez diolako
Ezabatua izan zen!

2018ko Santelmoetako kontzertuaren pasarte bat: