Kike Amonarrizek 'Enigma bizia' bisita aurkeztu du ETBko Ahoz aho saioan

Baleike 2018ko mar. 20a, 08:06

Ostiralean aurkeztu zuen Euskal Kostaldeko Geoparkeak 2018. urte honetarako bisita gidatuen programazioa. Berrikuntza bezala, Enigma bizia izeneko bisita aurkeztu zuten. Ekimen honek erdaldunei euskal kultura erakustea du xede, beti ere euskara ardatz bezala hartuta.  

Kike Amonarriz izan da ideia horri gorputza eman diona. Pasa den ostiralean lehen zertzeladak erakutsi zituen programazioaren aurkezpenean bertan, eta atzo ETBko Ahoz aho saioan izan zen horren berri ematen. 

Bideoa hemen ikus dezakezue.