BIDEOA: Zer ezagutuko dute 'Enigma bizia' ibilaldia egiten duten bisitariek?

Baleike 2018ko mar. 16a, 20:19

Gaur goizean ezagutarazi da Geoparkearen denboraldi berriko bisita gidatuen programa, eta berrikuntza gisa, euskara eta euskal kultura jorratzen duen ibilaldia aurkeztu da. Kike Amonarrizek, Zumaiako Euskara eta Turismo zerbitzuen laguntzarekin batera, osatu du bisita gidatu horren gidoia.

'Enigma bizia' ibilaldi gidatuak, Zumaiako kaleak hartuko ditu. Hain zuzen, bederatzi geldiune izango ditu, eta horietan, euskal kulturaren, hizkuntzaren, mitologiaren, kirolaren eta tradizioen berri jasoko du bisitariak.

Kike Amonarrizek bisita horretan kontatuko denaren zertzelada batzuk utzi ditu.