Martxan da berriro errotazio altuko A gunea

Baleike 2017ko ira. 26a, 14:16

Udalak tiketa inprimatzeko makinak ezarri ditu berriro Moilaberriko zubitik Pulpo elkarte pare arteko eremuan, horrenbestez, atzotik hasita ezinbestekoa izango da tiketa ateratzea bertan aparkatu ahal izateko.

Errotazio altuko A gunea da Moilaberriko zubitik Pulpo elkarte pare arte dagoen eremua, eta hori izango da hain zuzen urte osoan indarrean egongo den eremua. Dagoeneko eguneratu eta jarri ditu berriro martxan Udalak tiketa inprimatzeko makinak, horrenbestez, atzo hasita, ezinbestekoa izango da tiketa ateratzea bertan aparkatu ahal izateko. Ordu mugak 90 minutukoa izaten jarraituko du eta ibilgailua Zumaian erroldatuta duten biztanleek, orain arte bezala, doan aparkatu ahal izango dute bertan, betiere, tiketa inprimatuz. 

  • Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:00-20:00 / larunbatetan 08:00-13:00. Ordutik aurrera, larunbat arratsaldean eta igande zein jaiegunetan ez da erregulatuta egongo.