Lucia Lacarra: "Lehen dantzaria izango naiz munduan frontoi batean horrela dantza egiten"

Baleike 2016ko eka. 26a, 13:36

Lucia Lacarrak eta Marlon Dino dantzariek parte hartu dute Aitzuri pilotaleku berriaren estreinaldian. Zazpi bat minutuko koreografia bat eskaini ondoren, aurreskua dantzatu zieten Igor Aldaik eta Iurre Eizagirrek. Eta zesta puntako partida hasi baino lehen Marlon bera ausartu zen xixtera hartu eta pilota jaurtitzen. Dantza egin eta gero, hitz batzuk egin zituen Baleikeren kameraren aurrean. Bideoan daukazue Luciak kontatutakoa.