Arrauna

Aita Mariren logotipoa dela eta, elkartearen erantzuna

Baleike 2015ko eka. 26a, 17:59

Zumaiko Telmo Deun A.K.Ek ikur berriaren aurkezpen gutunean Baleike.eus web gunean  egindako adierazpenen aurrean Aita Mari A.Eko Zuzendaritza batzordeak ondorengoa adierazi nahi du:

Urte batzuk igaro dira,1975ko Maiatzaren 9tik, Aita Mari A.Eko lehengo Zuzendaritzak, Jose Aristondo Jaunari Aita Mariren irudia margotzeko eskatu zitzaionetik.

Irudia gehi izena, hasieratik irudikatu zuten,  gure elkartearen izaera eta nortasuna eta hori gaur egun arte luzatu den zerbait izan da.

Gure elkartean beti egon dira pentsatzeko eta egiteko modu ezberdinak, aniztasuna izan bait da gure elkartearen ezaugarrietako bat.

Arrauna eta arraun zaleak izan gara eta izango gara beti, beti ere egiteko eta pentsatzeko modu ezberdinak errespetatuz.

Azken bi hamarkadetan arraunaren inguruan eztabaida ugari egon da elkartea eta bere inguruan, eta tentsio ugari bizi izan dira gurean arraunaren gora beherak direla tartean.2007-2008 urte bitartean gure elkarteko bazkide batzuk eta elkartetik kanpo dauden hainbat pertsonek, arraun elkarte berri bat sortzea erabakitzen dute, eta Telmo Deun A.K.E sortzea erabakitzen dute.

Momentu eta egoera  larriak izan ziren gure elkartearentzat, une haietan gure irudia eta izena galtzeko zorian aurkitu bait ginen, eta une batean izenik eta ikurrik gabe geratu ondoren, Eusko Jaurlaritzaren kirol sailak interbentzio  bat egin eta egoera zuzentzen du (ez gara sartuko akta edo dokumentu batzuk nola idatzi edo gauzatu ziren eztabaidatzen, agian momentu hartan legalitatetik oso urrun egon bait ziren). 

Garai hartan, gure asanbladak, elkarte bezala, arraunerako tresnen emate bat egiten du Telmo Deun A.K.Eri, eta hasiera batean  gure ikurra eta izena erabiltzen dute ikur moduan traineru, arropa …denbora bat pasa ahala, santelmoren irudia ere agertzen da gure ikurraren barrenean, ikurra eraldatuz, eta azkenean, gure ikurra eraldatu egiten dute beraien izena jarriz eta Aita Mariren izena kenduz.

Azkeneko asanblada orokorra baino egun gutxi batzuk lehenago, Telmo Deun A.K.Ekoek e-mail bat bidaltzen dute gure elkartera, bertan txutxumutxuak,gure eta beraien bazkideen arteko komentarioak, eztabaidak… aipatuz, eta garai hartan eman zen ikurra erabiltzeko baimena,gaur egun mantentzen den ala ez argitzeko asmoz. Asanbladan, gaiaz hitz egiten da, eta ez da erabakirik hartzen eta gure zuzendaritza batzordeak landu beharreko gai bat izango dela bukatzen da biltzarra.

Zuzendaritza batzorde berria eratu eta gaia landu ondoren eta e-maila ez dela bide egokiena beraiekin harremantzeko erabaki ondoren, gure elkartera gonbidatzen ditugu Telmo Deun Elkarteko zuzendaritzako kideak(kuriosoa da, inoiz ez bait ziren bildu bi zuzendaritzak Telmo Deun A.K.E sortu zenetik eta lehengo bilera da modu formal batean bi zuzendaritzen artean).Denera Hiru bilera izaten ditugu beraiekin, tartean lantzen diren gaiak,  txutxu-mutxuak, bazkideen arteko komentariok, gure ikurraren inguruko proposamen bat egitea, ikurra eraldatzea bai ez, errespetua, ikurra Twitter eta Facebooken erabilera…modu honetako gaiak lantzen dira.

Bilera horien ondorioz, beraiek galdetzen digutena zera da, ea ikurra erabiltzeko baimenik duten ala ez. Honen aurrean, gure zuzendaritza batzordeak ikurra erabili dezaketela adierazten diogu baldintza hauetan:

  • Alde batetik Irudia gehi izena, hau da, gure betiko eskudoa erabiltzeko baimena dutela dagoen bezala errespetatzen badute.
  • Beste aldetik, azken urteetan ikur ezberdinak erabiltzen dituztela ikusita, arlo eta estamentu guztietan gure ikurra bakarrik  erabiltzeko eskatzen diegu. Ikur bakarra erabiltzeko leku guztietan(twitter,facebook,gutun azaletan.. ) eta ez ikur ezberdinak erabiltzeko azken boladan erabiltzen  ari diren bezala.

Honen aurrean beraiek baldintza hauek ez dituztela onartzen adierazten digute, eta baldintzak onartzen ez dituztenez hau adieraztea erabakitzen dugu:

  • Aita Mari Arraun Elkarteko eskudoa “Patente edo Marka”  erregistratu bat dela.
  • 1975ean sortu zen gure elkarteari izena eta nortasuna ematen dion sinboloa dela.
  • Bi elkarte, bi nortasun eta bi identitate bereizteko baliagarria izan daitekeen ikur bat dela.
  • Gaur egungo zuzendaritzak eskatzen dio, Telmo Deun arraun elkarteari,hemendik aurrera gure ikurra ez erabiltzeko, eta mesedez berea den ikur propio bat erabili dezan.
  • Horretarako bere bazkideekiko erlazioetan, prentsan, web orrietan, Twitter, Facebook… bere ikur propioa erabiltzeko.
  • Gaurko data bitartean erosita eta eginak  dauden produktu propioetan ,arraunlarien arropa, kamisetak,…traineruetan jarrita dauden logotipoetan… erabiltzeko baimena duela, bainan hemendik aurrera erosiko den material berrian (arropa, ontzien logoak…) Telmo Deun elkarteko logotipo berria erabiltzeko.
  • Mesedez eskatu, gure eskudorik ez erabiltzeko bi elkarteko erlazioak normalizatzeko eta elkarrekin  kolaboratzeko.
  • Gai honetaz Zuzendaritza Batzordeetan eta Batzar Nagusian eztabaidatu da, baina erabakirik hartu ez denez hurrengo batzar nagusian gaia jorratzea eta gure elkarteko bazkideen artean behin betiko gai honi buruz eztabaidatu eta bazkideen artean erabaki bat hartzea.
  • Gaia eztabaidatu aurretik Telmo Deun A.Ekoei gai honi buruz duten iritzia azaltzeko gure batzar nagusira gonbidatzea.

Guzti honen aurrean Gure zuzendaritzak ondorengo hausnarketak egin nahi ditu:

  • Gure herrian pentsatzeko, bizitzeko eta ulertzeko modu asko daudela, eta hori dela, aniztasuna eta aberastasuna ulertzeko bidea  eta   oso arriskutsua dela errealitatea aldatu edo manipulatzea.
  • Begirunea, errespetua…bezalako terminoak erabilita zergatik ez dute gure betiko ikurra betiko moduan erabili nahi? Ikurra eraldatzea ez al da errespetua edo begirunea galtzeko modu bat? Hau al da zuek behin eta berriro  zuen esanetan gure elkarteari, gure ikurrari…zor diozuen begirunea?
  • Inoiz ez dugula presionatu eskudo aldaketa berehalakoa izan behar duenik, eta hori berehala izateko erritmoa Telmo Deun A.K.Eek ezarri dute.
  • Gure zuzendaritza ez dela inoiz Gipuzkoako Federazioarekin harremanetan jarri eta hori gezurra dela.
  • Komunikatu hau atera den une arte ez dela gure bazkide bat bera ere etorri bere desadostasuna adierazteko asmoz, eta gure etxean egiten diren ez ohiko batzarrak antolatzeko gure estatutuen 13.artikuluak erregulatzen duela modu honetan ”Batzar berezia egingo da bazkideen %25ek hala eskatzen badute edo eta zuzendaritza batzordeak egoki ikusten duenean. Lehendakariari iragarri beharko diote gutxienez zazpi egun lehenago, helburua ere adierazita, eta batzar horretan puntu hori bakarrik aurkeztuko da.
  • Zuen idatzian ez al dago inposaketa tonu bat, gure etxea, gure elkartea nola kudeatu behar dugun exijitzen duena?
  • Ez al zegoen gai hau lantzeko eta bukatzeko modu eraikitzaileagorik?
  • Zein da idatzi honen helburua herrikideen arteko liskarrak sortzea?
  • Guztion artean izan diren liskarrak eta diferentziak ahaztutzeko unea iritzi da, batez ere modu honetako egoerek arrauna eta arraun mundua galtzaile bilakatzen dutelako.
  • Gure elkarteko atea irekita dagoela orain eta beti.
  • Telmo Deun A.K.Eko Ikur berria arrauna eta arraun mundua elkartzeko baliagarria izan dadila.

            Aita Mari A.Eko Zuzendaritza Batzordea.