Turismo Planaren aurkezpena egingo da maiatzaren 15ean

Maiatzaren 15ean azalduko dira lehen aldiz Turismo Planaren nondik-norakoak. Aurkezpen saioa Alondegian izango da, 18:30ean. Herritar guztiak daude gonbidatuta.

Urtebeteko lanaren ondoren, maiatzaren 15ean emango da ezagutzera Turismo Plana. Aurkezpen saioa irekia izango da eta herritar guztiak daude gonbidatua bertan parte hartzera.

Bide batez, maiatzaren 19 eta 20ko asteburuan, ate irekiak izango dira Algorri Interpretazio Zentroan eta Kofradian.  Horrela, zumaiarrek bisitariei Udalak eskaintzen dizkien baliabideak doan ezagutzeko aukera izango dute. Horrez gain, Komentuko aterpetxea ezagutzeko aukera ere eskainiko zaie asteburuan herritarrei, izan ere, gaur egun, sarrera erromesentzat dago mugatuta.

Zozketak

Maiatzaren 15eko aurkezpen saiora joaten direnen artean bi pertsonentzat 5 bisita gidatu zozketatuko dira:  

  • Flyscharen ibilbidea.
  • Flyscha begirada batean.
  • Bisita geologikoa.
  • Enigma bizia.
  • Flyscheko olagarroa.

Horretarako, interesdunek Oxford aretoko sarreran eman beharko dute izena eta aurkezpena amaitzean esango dira irabazleen izenak.

Udalak zumaiar guztiak gonbidatzen ditu aurkezpen saioan parte hartzera eta bide batez, Planaren garapenean aktiboki parte hartu duten guztiei eskerrik beroenak ematen dizkie, guztien ekarpenak, proposamenak eta inplikazioa ezinbestekoa izan direlako Plana osatzeko.