Zumaiako Turismo Planaren lehen zirriborroa

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2018ko mar. 27a, 16:04

Urtebeteko lanaren ondoren, dagoeneko osatuta dago Turismo Planaren lehen zirriborroa. Dokumentua apirilaren 11a arte egongo da herritarren esku, eta zumaiarrek Udal webgunean, Baleiken eta Turismo bulegoan bertan eskuratu edota kontsultatu ahal izango dute.

Dagoeneko publiko egin du Udalak Zumaiako Turismo Planeko lehen zirriborroa, eta hori herritarren eskura egongo da apirilaren 11a bitartean. Dokumentuari ekarpenak edota proposamenak egiteko aukera izango dute herritarrek. Horretarako, bi aukera egongo dira: turismoplana@zumaia.eus helbidera idatzi, edota Turismo bulegoan bertan egin ekarpena.

TURISMO PLANA Ekarpenak 20180327 EUS-compressed by baleike on Scribd