Udal eta foru hauteskundeak 2023

Iñaki Ostolaza izango da EH Bilduren alkategaia

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Zumaia 2022ko abe. 9a, 10:01

Zumaiako EH Bilduren oinarriek aho batez berretsi dute herriko mahai politikoak proposatu zuen hautagaia. 

Zumaiako EH Bilduren mahai politikoak Iñaki Ostolaza proposatu zuen alkategai izateko (ikus hemen albistea). 

Ondoren, Zumaiako EH Bilduren oinarriak bozketa bidez berretsi du proposamena, aho batez. Horiek horrela, Iñaki Ostolaza izango da EH Bilduren alkategaia datorren udal hauteskundeetan.