Arnaldo Otegi: "Zumaian seguru irabaziko duzuela datorren urteko udal hauteskundeetan"
2018-04-19 16:58 PolitikaEH Bilduko koordinatzaile nagusiak asteartean Alondegian emandako hitzaldian ia 150 pertsona batu ziren, eta oso aberasgarriak izan ziren haren gogoetak. Laburpen bat osatu dugu Otegik esandako batzuekin.
Arnaldo Otegiren hitzaldia, gaur
2018-04-17 15:15 Alondegian, 18:30etik aurrera, Arritxu Iribarren galderei erantzungo die EH Bilduko koordinatzaile nagusiak.Intxaurrandietari eta Errazkini babesa adierazten izan gara gaur Azpeitian
2018-04-15 15:55 Bizitza Erdian ekitaldia izan da gaur eguerdian Azpeitian, Ainhoa Intxaurrandietari eta Iñaki Errazkini babesa eta elkartasuna adierazteko.Arnaldo Otegiren hitzaldia Zumaian, datorren asteartean
2018-04-11 16:13 Politika'Autonomiatik subirautzara, gure geroa gobernatzeko' izenburua dauka EH Bilduko koordinatzaile nagusiaren hitzaldiak. Alondegian izango da, apirilaren 17an, 18:30ean.
Eraso sexista gehiago ez!
2018-04-09 17:08 Erabat arbuiatzen dugu gaur goizaldean santelmoetan gizonezko batek emakumezko bati egindako eraso sexista.Pentsioei buruzko solasaldia bihar Alondegian
2018-04-03 17:47 Gizartea'Guk gure pentsioak' izenburupean, solasaldi irekia izango da bihar, asteazkenean, Nerea Kortajarena eta Marian Esnaolarekin, 18:30ean, Alondegian.
Pentsioei buruzko solasaldia antolatu dugu
2018-03-28 11:34 EkonomiaApirilaren 4an izango da (asteazkena), 18:30ean, Alondegian, eta bi hizlari ariko dira: Nerea Kortajarena (EH Bilduko legebiltzarkidea) eta Marian Esnaola (Duintasuna elkarteko kidea).

Ezin dugu Madrilen zain jarraitu, pentsio duinak hemen eta orain berma ditzakegu
2018/03/20 00:00
EH Bilduk proposamen zehatza eramango du bihar Gasteizko Legebiltzarreko Osoko Bilkurara, lau urteko epean Jaurlaritzak 1.080 euroko pentsioak berma ditzan sistema osagarri baten bidez. Izan ere, EAEko 192.000 pentsiodunek 700 euro baino gutxiago kobratzen dute; egoera muturrekoa da, bistan da, eta ezinbestekoa da larritasuna arintzeko neurriak hartzea. EH Bilduk EAJ eta PSEren babesa jasotzea eta bere proposamena, beraz, aurrera ateratzea espero du, Maddalen Iriartek azaldu duenez. “Ez dugu beste eszenatoki bat aurreikusten azken egunotan bai EAJ, bai PSE pentsiodunen aldarrikapenen alde agertu direlako; ez genuke ulertuko kalean pentsiodunekin bat egitea eta gero instituzioetan aldarrikapen horiek egikaritzeko neurriak ez hartzea”. EH Bilduk eredugarri eta historikotzat jo ditu pentsiodunen mobilizazioak, eta azpimarratu du, euskal pentsio sistema propioa sortu bitartean, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako instituzioak “behartuta daudela une honetan dituzten eskuduntzekin pentsiodunen erreskatera ateratzera”, Nerea Kortajarenak adierazi duenez. Egungo pentsio sistemaren erantzule nagusia Gobernu espainola bada ere, “ezin dugu Madrilen zain jarraitu, hemen eta orain neurriak hartu ahal eta behar ditugu pentsio duinak bermatzeko”, Jaurlaritzaren eskumenak baliatuta.
Egoera dagoen moduan, ez dugu uste herritarrei informazio zerbitzua murrizteko momentua denik. Are gehiago,
EH Bilduk EAJri eskatzen dio benetako...
Erantzuna | Gaurtik aurrera goizez eskainiko da udaletxean zabor bilketaren inguruko informazioa
Pozten gara, berriz ere guk egindako proposamen bat aurrera aterako duelako udal gobernuak; nahiz eta iaz proposatu genuenean autobusarena, atzera...
Erantzuna | Aurtengo udan autobus zerbitzua jarriko du Udalak herrian barrena mugitzeko