Udal eta foru hauteskundeak 2023

Zumaiako EH Bilduren mahai politikoak Iñaki Ostolaza proposatu du alkategai izateko

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Zumaia 2022ko aza. 18a, 15:13
Lau urteotan ekindako bideak datorren legealdian jarraipena izatea da Zumaiarrontzat onena. Mahai politikoaren proposamenaren aurrean Ostolaza prest agertu da alkategai izateko. Beste hautagairik aurkeztu ezean, abendu hasieran bilkideek berretsi beharko dute Ostolazaren hautagaitza.
Zumaiako EH Bilduren mahai politikoak Iñaki Ostolaza proposatu du alkategai izateko. Izan ere, lau urte hauetan gobernutik egindako lanak erakusten du bera dela lan horri jarraipena emateko hautagairik egokiena. Lau urteotan Zumaia etorkizuneko erronkei begira jarri da, eta geldirik edo geldo zeuden eremu askotan beste martxa bat sartu dela nabarmena da. Horren adibide etorkizunerako erronka estrategikoak izan daitezkeen energia, telekomunikazio, hezkuntza, zaintza edo elikadura arloetan marraztu diren bide berriak, eta bide horiek marrazteaz gain lehen ekimenak ere abiatu direla. Horiez gain, ekipamenduen eraberritzeak (komentua, Aita Mari aretoa, kiroldegiko proiektua, Moilaberrikoa, Erkibe eremua...) eta auzoz auzoko hobekuntzak nabarmenak izan dira aurreko legealdiarekin alderatuta. Lan guzti horiek hurrengo legealdian zehar jarriapena izan eta amaitzea litzateke Zumaiarrontzat onena.
 
Gobernatzeko moduei dagokionez, Ostolazak erakutsi du alkate izatea ez dela gertutasuna eta entzuteko gaitasuna izatearen aurka joan behar. Besteak beste, pandemia garaian Udalak herritar eta ergaileekin elkarlanean oinarrituta egindako kudeaketa eredua da horren adibide. 
 
Mahai politikoaren proposamenaren aurrean Ostolaza prest agertu da alkategai izateko, eta horiek horrela, proposamena formalki erregistratu da. Beste hautagairik aurkeztu ezean, abendu hasieran bilkideek berretsi beharko dute Ostolazaren hautagaitza.