Hedabide honek atal honetan bilduko ditu azaroaren 30erako Euskal Herriko Mugimendu Feministak deitu duen greba feminista orokorrari lotutako albiste eta eduki guztiak.
"Hau ez da bukatu, hasi besterik ez da egin"

Mireia Galarza, Onintza Lete Arrieta eta Gorka Eizagirre abe 01 Zumaia

Greba Feminista Orokorreko ekitaldi jendetsuena egin zen atzo arratsaldez Zumaian. Eguraldi makurrari aurre egin eta ehunka lagun bildu zituen eskualdeko mailan egindako manifestazioan.