A30 greba feminista orokorra

"Hau ez da bukatu, hasi besterik ez da egin"

Mireia Galarza, Onintza Lete Arrieta eta Gorka Eizagirre 2023ko abe. 1a, 12:47

Greba Feminista Orokorreko ekitaldi jendetsuena egin zen atzo arratsaldez Zumaian. Eguraldi makurrari aurre egin eta ehunka lagun bildu zituen eskualdeko mailan egindako manifestazioan.

Goizetik hasitako ekintzei bukaera eman zien Beheko plazatik abiatutako manifestazioak. Zumaiako Mugimendu Feministako kideak gustura ziren egunak emandakoarekin, eta greba egunerako prestatutako ekintza guztiak bete egin zirela azpimarratu zuten. Zaintza sistema publikoaren alde lanean jarraitutzeko asmoa ere iragarri zuten. "Ez da ezer bukatu, eta hasi besterik ez da egin. Hemendik aurrera lanean jarraitu behar dugu. Herrian sareak osatzen jarraitu behar dugu".

Manifestazioak emandako irudiak eta iritziak ikus daitezke bideo honetan.