Emakume irudiaren inguruko tailerra egingo da larunbatean

Juan Luis Romatet 2024ko mar. 20a, 16:32
Bisitaria Sareak saretzen erakusketan. (Maria Maya Manterola)

Euskal emakume eskultoreen eskutik, eta Oxford aretoan ikusgai den Sareak saretzen lotuta egingo da jarduera hau larunbat eguerdian.

Igandera arte ikusgai da Alondegiko Oxford aretoan Sareak saretzen erakusketa. Bertan, euskal emakume eskultoreen lanak biltzen dituzte. Erakusketa egunero dago zabalik, 18:00etatik 20:00etara; asteburuan eguerditan ere zabalik izango da, 12:30etik 14:00etara.

Erakusketarekin batera, eta Euskal emakume eskultoreen eskutik, emakume irudiaren inguruko tailerra egingo da larunbatean, hilaren 23an, Alondegiko Moila gelan, 12.30etik 14:30era bitartean.

Izenak emateko epea ostiralean, hilaren 22an, itxiko da, 14:30ean. Horretarako, kulturetxea@zumaia.eus helbidera idatzi beharko dute interesdunek. Plazak mugatuak dira, eta beharrezkoa bada zozketa egingo dute antolatzaileek.