E3 Euskal Emakume Eskultoreak elkarteak Sareak saretzen izeneko erakusketa dauka zabalik Oxford aretoan, eta erakusketa horren harira gaur arratsaldean tailerra eta bisita gidatua eskainiko diete Zumaiako Emakumeon Etxeko kideei. Horiek, era berean, gonbita herriko emakume guztiengana zabaldu dute, eta hala, parte hartu nahi duenak izena emateko aukera izango du azken momentura arte 633 43 27 62 telefono zenbakira deituta.
Itsasoaren eskultura izeneko tailerra 17:00etatik 19:00etara egingo dute Itzurun hondartzan, eta saioa Virginia Boschek eta Irene Zagazek gidatuko dute.
Erakusketaren bisita gidatuaz, berriz, Eider Baile arduratuko da, eta hori 19:00etan hasiko da, Oxford aretoan bertan.