Iñaki Osa Goikoetxeak haren kirol ibilbidea amaitu berritan ikusi ahal izan dute zumaiarrek puntistari buruzko Goiko izeneko dokumentala. Atzo iluntzean izan zen estreinaldia Aita Mari aretoan, eta bete egin zen. Kirolaria ere hantxe izan zen, herritarrekin.
EITBk hurrengo astelehenean, hilaren 18an, emango du Berde Produkzioak ekoiztetxeak ondutako lana, baina zumaiarrek aurrez gozatu ahal izan dute ikus-entzunezkoaz. Sarrera doakoa izan zuten, gainera, aurrez gonbidapenak eskuratuta.