Kopla eta kantuak makilen hotsez…

Erabiltzailearen aurpegia San Pedro Abesbatza Zumaia 2024ko ots. 1a, 12:00

San Pedro abesbatzako kideak datorren igandean ibiliko gara kantuz kantu, Santa Ageda bezperako ohiturari jarraituz.

Mendian hotz asko egiten ez duen arren, gogotsu gaude gure makilen kolpez lurra esnatzeko. Doinu zaharrak eta berriak ekarriko ditugu gure herrira, handik eta hemendik pilatutakoak, eta David Azurzak moldatutakoak. Ez dira, ordea, kopla guztiak zaharrak izango, gure artean sortutakoak ere izango baitira, umore onarekin egindakoak gainera, eta saioa amaitzeko, herriko haurrekin ere bilduko gara elkarrekin kantatzeko.

Beheko Plazatik abiatuko gara 12:00etan herriko kaleetan zehar ibiltzeko. Eta nahi baduzu gurekin aritu, pozik partekatuko dugu kantua.