Benito Lertxundiren 'Umeek ere jakin dute', Iker Gonzalezek abesbatzera moldatuta

Erabiltzailearen aurpegia San Pedro Abesbatza Zumaia 2017-01-13 14:42

Azken urteetan abesbatzen musika hainbat estilota irekitzen ari da. Hemen duzu adibide bat, Benito Lertxundik "Ez dok amairu" taldearen gairaian idatzitako "Umeek ere jakin dute" abestia da. Moldaketa berriz, gure korukide den Iker Gonzalezena. Bertan Landarbaso abesbatzaren ahotsak pianoarekin eta txalapartarekin uztartzen dira

2016: urte bat doinuetan, Iker Gonzalezen abesti eta moldaketekin prestatutako bideoa

Erabiltzailearen aurpegia San Pedro Abesbatza Zumaia 2016-12-30 09:26

Gure korukide den Iker Gonzalezk azken aldian egin dituen abesti eta moldaketekin bideo bat prestatu du. Estilo ezberdinak agertzen dira bertan eta aipatzekoa da Zumarte abesbatzak kantatzen duen "Neguaren baitan " abestiaren hitza gure beste korukide batenak direla, Uxua Sorazurenak hain zuzen.

Izugarrizko esperientzia atzokoa

Erabiltzailearen aurpegia San Pedro Abesbatza Zumaia 2016-12-14 09:40   Kultura

Izugarrizko esperientzia atzokoa. Hemen duzue bizitakoaren zati bat, obrako zati ezagunenaren zati txiki bat. Erronka handia izan da guretzat baina atzokoaren ostean garbi dago egindako lanek bere fruitua ematen dutela.

Haendelen ‘Messiah' oratorioari azken ukituak ematen

Haendelen ‘Messiah' oratorioari azken ukituak ematen

Erabiltzailearen aurpegia San Pedro Abesbatza Zumaia 2016-12-05 09:37

Asteburu honetan izan ditugu, Gipuzkoako beste abesbatzekin batera, datorren abenduaren 13an Kursaal aretoan egingo den "Mesias partehartzailea" prestatzeko azken entsaioak. Ondoko irudian gure koruko hainbat partaide ageri dira Belen Sierra piano-jolearekin eta entsaio hauek zuzendu dituen Montserrat Rosetekin.

Zumarte abesbatzak Uxua Sorazuren eta Iker Gonzalezen "Neguaren baitan" abestia Kursaal aretoan eskainiko du

Zumarte abesbatzak Uxua Sorazuren eta Iker Gonzalezen "Neguaren baitan" abestia Kursaal aretoan eskainiko du

Erabiltzailearen aurpegia San Pedro Abesbatza Zumaia 2016-12-04 09:46

Gaur, abenduak 4, Usurbilgo Zumarte Musika Eskolako abesbatzak Amaia Aldalurren zuzendaritzapean "Neguaren baitan" gabon abestia eskainiko du "Gure erara" izeneko ekitaldian. 

"Mesias" parte-hartzailearen aurkezpenean...

"Mesias" parte-hartzailearen aurkezpenean...

Erabiltzailearen aurpegia San Pedro Abesbatza Zumaia 2016-11-25 09:19 DSS2016-ren amaiera ekitaldietan antolaturiko G.F. Haendel-en "Messiah" oratorio ezagunaren kontzertuaren aurkezpenean parte hartu zuen gure koruko kide den Iker Gonzalez. Donostia 2016-ko zuzendari orokorra den Pablo Berasteguirekin eta "La Caixa Fundazioko" musikako arduraduna den Nuria Oller-ekin batera aritu zen kontzertu berezi honen nondik norakoak azaltzen. Kontzertua parte-hartzailea izanik, guzti honek zer nolako lana dakarren azaldu zuen Ikerrek talde guztien ordezkari giza, komunikabideen aurrean. Baita ere esan sarrerak dagoeneko salgai daudela Kursal aretoaren zerbitzuetan.

Hurrengo erronka: Abenduaren 13an Haendelen Messiah oratorioa

Hurrengo erronka: Abenduaren 13an Haendelen Messiah oratorioa

Erabiltzailearen aurpegia San Pedro Abesbatza Zumaia 2016-11-14 16:59   Kultura

Azken hilabeteetan hainbat lan egin ondoren asteburu honetan izan dugu hurrengo proiektua martxan jartzeko lehen entsegu orokorrak. Arrasate, Hondarribi, Tolosa, Ordizia eta Azkoitiko abesbatzetako kideekin batera G.F. Haendel-en musika ederra lantzen. 

Hondarribiko Xatz-Eskifaia abesbatzak Iker Gonzalezen "Iluna ederra da" estreinatuko du

Hondarribiko Xatz-Eskifaia abesbatzak Iker Gonzalezen "Iluna ederra da" estreinatuko du

Erabiltzailearen aurpegia San Pedro Abesbatza Zumaia 2016-10-14 16:33

Gaur arratsaldean Irungo Amaia KZ gunean (20:00) ospatuko den "X FESTIVAL CORAL DEL BIDASOA" jaialdiaren barne Amaia Aldalurrek zuzentzen duen emakumezkoen abesbatzak Iker Gonzalezen lan berria eskainiko du. Pello Otxoteko olerkari irundarraren hitzen gainean idatzia, hiru ahots berdinetara idatzia dago, piano eta klarinetearen akonpainamenduarekin.

Gaur Arritokietan Antonio Truebaren 'Salvea' abestuko dugu

Gaur Arritokietan Antonio Truebaren 'Salvea' abestuko dugu

Erabiltzailearen aurpegia San Pedro Abesbatza Zumaia 2016-09-07 11:10

Urtero bezala, 1885 urtetik, gaur ere Antonio Trueba musikagile zumiarraren "Salve Regina" obra entzun ahal izango da Arritokietako ermitan. Jendeak espero duen obra hoietako bat da esku artean duguna. Eta nola ez, obraren erdian entzuten den tenorearen solo.

Arritokietako Salve-rako entsaioak

Arritokietako Salve-rako entsaioak

Erabiltzailearen aurpegia San Pedro Abesbatza Zumaia 2016-09-02 11:51 Azken urteetan egin dugun bezala San Pedro abesbatzatik deialdia luzatu nahi diegu Antonio Truebaren "Salve Regina" abestu nahi duten koruko abeslari ohiei. Entsaiaoak datorren astelehen eta asteartean (Irailak 5 eta 5) izango dira Musika Eskolan gaueko 21:00etan.

Azken ikutuak ematen

Azken ikutuak ematen

Erabiltzailearen aurpegia San Pedro Abesbatza Zumaia 2016-07-27 12:29 Datorren astelehenean dugu herrian hitzordua, bezperan berriz Algortan. Lan da lan gabiltza dena prestatzen...

Sapere Aude Sinfoniettarekin abuztuaren 1eko kontz

Erabiltzailearen aurpegia San Pedro Abesbatza Zumaia 2016-06-24 18:55

Sapere Aude Sinfoniettarekin abuztuaren 1eko kontzertua aurrera ateratzeko Crowdfunding (mikro-mezenasgoa) kanpaina ireki dugu. Zure laguntzarekin lortuko dugu...

Hitzak ea Soinuak

2016/06/11 22:00

Komentua | Zumaia

San Pedro abesbatzak egile ezberdinen obrak eskainiko ditu, obra hauen testuei begirada berezia emanez. Testuak, besteak beste, R. Kipling, Balendiñe Albizu, Antxon Gonzalez Gabarain eta Joxean Artze idazleenak izango dira. Hitzei eta abestiei indar berezia emateko herriko argazkilarien irudiak ere ikusgai izango dituzue. Eta honekin batera beste sorpresatxoren bat...

"Hitzak eta Soinuak" San Pedro abesbatzaren kontzertua larunbatean

"Hitzak eta Soinuak" San Pedro abesbatzaren kontzertua larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia San Pedro Abesbatza Zumaia 2016-06-08 08:04 Datorren larunbatean, ekainak 11, hitzordu berezia duzue San Pedro abesbatzarekin. Ekitaldia Komentuan 22:00etan burutuko da eta bertan abestiak, hitzak eta irudiak bilduko dira. Zuzeneko musikaz gozatzeko aukera.

2015aren ondarretan gaudenean begirada atzera bota

Erabiltzailearen aurpegia San Pedro Abesbatza Zumaia 2015-12-31 15:23   Kultura

2015aren ondarretan gaudenean begirada atzera bota eta urtean egindako ekitaldi ezberdinak hartu nahi izan ditugu gogoan. Ekitaldi ezberdinetan ateratako irudiez gain kantatutako abesti ezberdinen zatiak ere entzun ahalko dituzue. 

San Pedro Abesbatza Galizirako bidean...

Erabiltzailearen aurpegia San Pedro Abesbatza Zumaia 2015-10-08 15:59

San Pedro Abesbatza Galizirako bidean...

Vigon (Pontevedra), Udaletxearen Auditorioan, eskainiko dute datorren igandandean kontzertu bat 20:00etan

Datorren asteburuan Vigora (Galizia) eramango dugu

Datorren asteburuan Vigora (Galizia) eramango dugu

Erabiltzailearen aurpegia San Pedro Abesbatza Zumaia 2015-10-06 09:07 Datorren asteburuan Vigora (Galizia) eramango dugu gure musika. Kontzertu igandean izango da Vigoko udaletxeko auditorioan.

Arritokietan Salbea kantatzeko abeslari ohiei deia

Erabiltzailearen aurpegia San Pedro Abesbatza Zumaia 2015-08-31 09:39 Arritokietan Salbea kantatzeko abeslari ohiei deialdia. Azken urteetan egin dugun moduan Antonio Truebak idatzitako "Salve Regina" kantatzeko deialdia zabaldu nahi dugu aurrez kantatu duten guztiei. Hau aurrera eramateko beharrezkoa da egindo diren entsaioetan parte hartzea. Entsaioak Musika Eskolan burutuko dira astearte eta ostegunez, 21:00etan.

Astelehenean, abuztuak 10, musikari buruz hitzaldi

Astelehenean, abuztuak 10, musikari buruz hitzaldi

Erabiltzailearen aurpegia San Pedro Abesbatza Zumaia 2015-08-09 16:01 Astelehenean, abuztuak 10, musikari buruz hitzaldi bat izango dugu Musika Jaialdiaren barne. Musika zale guztiei zuzenduta dago eta bertan musika estilo ezbertdinetatik ateratako adibideen bitartez musikagileek nola idazten duten azalduko da. Hizlari bezala gure koruko kide den Iker Gonzalez arituko da. Hitzordua Alondegian arratsaldeko izango da, 20:00etan. Gonbidatuta zaudete!

Landarbas abesbatza + San Pedro abesbatza (Kontzertua)

2015/08/01 20:00

San Pedro parrokia

XXXI. Zumaiako Musika Jaialdiaren barne Erreteriako Landarbaso abesbatza ospetsuak eta herriko San Pedro abesbatzak kontzertu berezia eskainiko dute. Albert Alcaraz, Grigor Aichinger, Josep Vila, Iker Gonzalez, Paul McCartney, Josu Elberdin, Morten Lauridsen, Eric Whitacre, Jhon Rutter, Xabier Sarasola edota Javier Bustoren musika entzungai izango duzue, besteak beste.