Santelmoak 2016: jai egitaraua

Santelmoak, jendez gainezka

Baleike 2016ko api. 4a, 14:26

Gaur San Telmo eguna, jaietako lehen txanpa osatzen ari dira zumaiarrak. Eguraldiak lagundu egin du eta, batik bat larunbatean, jendetza izan da herrian. Ekitaldi guztiak arazorik gabe egin ahal izan dira, eta ez da aparteko arazorik egon, larunbat gaueko liskarren bat kenduta. Igande eguerdiko haurren danborrada eta gauerdiko banderaren igoera eta danborrada nagusia izan dira aurten ere jaietako lehen asteburuko ekitaldi nagusiak, gaur goizean San Telmora egindako prozesioarekin batera. Gaurko egunez oraindik badago jaiak gozatzeko aukera, eta badakizue, oraindik errepetizioak daude parranda gosez gelditu denarentzat. Bitartean, hemen dauzkazue asteburuan atera ditugun hainbat irudi, bildumatan banatuta.