BIDEOA: Banderaren jaitsiera eta San Telmo jaien amaiera

Baleike 2016-04-11 13:49   Kultura

Ohi den bezala, banderaren jaitsierarekin amaitu ziren igande gauerdian santelmoak. Aurten Antxon Segurolaren seme Eñautek hartu du aitaren lekukoa. Hemen duzue atzo Kofradia aurrean bizitakoaren une bat.

BIDEOA: Zumai txarangaren diana repetizioetako igandean

Baleike 2016-04-11 13:41   Kultura

Esnatzeko era desberdinak daude eta horietako bat Zumai txarangaren dianarekin egitea da. Aurten ere goiz atera ziren kalera beraien musikaren herria esnatzera. Hemen kalejirako une bat.

BIDEOA: Beheko Plaza Abesbatza larunbateko kantu kalejiran

Baleike 2016-04-11 13:35   Kultura

Repetizioko larunbatean, kantu kalejira egin zuten L'Escala (Girona) herriko Cor Indikak eta Zumaiako Beheko Plaza abesbatzak. Hemen duzue zumaiarren saioko une bat.

BIDEOA: Cor Indika abesbatza larunbateko kantu kalejiran

Baleike 2016-04-11 13:29   Kultura

Repetizioko larunbatean, kantu kalejira egin zuten L'Escala (Girona) herriko Cor Indikak eta Zumaiako Beheko Plaza abesbatzak. Hemen duzue kataluniarren saioko une bat.

San Juanek eta Hondarribiak irabazi du trainerillen estropada

Baleike 2016-04-11 11:24   Kirola

San Juan izan zen azkarrena emakumeen estropadan, Zumaia, Getaria eta Orioren aurretik. Gizonezkoetan, Hondarribiak egin zuen denborarik onena, Zarautz eta San Juanen aurretik. Zumaia B bosgarren izan zen eta Zumaia A seigarren. Getaria deskalifikatu egin zuen ureko epaileak, Zumaiaren gainera joateagatik. Hemen dauzkazue sailkapenak eta argazkiak.

»» Ikusi argazki guztiak (53)

Telleriak irabazi du Itzurungo zaldi lasterketa

Baleike 2016-04-11 10:57   Kirola

Giro ederra lagun, jendetza erakarri zuten beste behin zaldiek Itzurungo hondartzara. Hamabost zaldun izan ziren lehian, hiru txandatan banatuta. Finalean Telleria lasartearra izan zen azkarrena, Estai zaldiarekin. Ander Iruretagoiena izan zen bigarren Euxebiorekin, eta Guillermo Sanchez hirugarren Mekauenzotz-ekin. Kontsolaziozko finala Ibon Etxabe zumaiarrak irabazi zuen. Hemen daukazue argarki bilduma.

»» Ikusi argazki guztiak (29)

Txoaskinako Mila Bakedanok eta Laura Esnalek irabazi dute olagarro zopa lehiaketa

Baleike 2016-04-09 14:53   Kultura

Txoaskinako Mila Bakedanok eta Laura Esnalek irabazi dute olagarro zopa lehiaketa

Lehia estua izan da aurten olarro zopa lehiaketan. Parte hartu duten bederatzi bikoteek maila oso parekatuko zopak prestatu dituzte aurten, eta Txoaskina eta Pulporen arteko berdinketa gertatu da lehen puntuaketan. Bigarren puntuaketan Txoskinaren alde egin dute epaileek eta Mila Bakedano eta Laura Esnalentzat izan da txapela. Aurten, gainera, egurrean landutako olagarroaren irudia ere eraman dute sari modura. Itxas-Gain izan da hirugarren. Toka eta rana lehiaketetan Luis Alkorta izan da irabazle. Bi lehiaketa hauetan datorren urterako jende gehiagok parte hartzeko eskatu dute antolatzaileek.

Olarro zopa lehiaketako argazkiak

Baleike 2016-04-09 14:50   Kultura

Hemen ikus ditzakezue olarro zopa lehiaketako argazkiak.

»» Ikusi argazki guztiak (27)

BIDEOA: Rage Against the Machine Bertsio Gauean

Baleike 2016-04-09 14:16   Kultura

Rage Against the Machine taldearen kantak jo zituzten ostiralean santelmoetako Bertsio Gauean. Hemen daukazue Killing in the name ezaguna.

BIDEOA: Neil Young Bertsio Gauean

Baleike 2016-04-09 14:16   Kultura

Neil Young-en kantak jo zituzten ostiral gauean santelmoetako Bertsio Gauean. Hemen daukazue haietako bat: Hey,Hey, My,My.

BIDEOA: Soziedad Alkoholika Bertsio Gauean

Baleike 2016-04-09 14:15   Kultura

Soziedad Alkoholikaren kantak jo dituzte santelmoetako Bertsio Gauean. Hemen daukazue Buenos momentos.

BIDEOA: Piperrak taldea Bertsio Gauean

Baleike 2016-04-09 14:14   Kultura

Piperrak taldearen kantak jo dituzten santelmoetako Bertsio Gauean. Hemen entzun dezakezue Cualquier día.

Bertsio Gaueko argazki bilduma

Baleike 2016-04-09 11:23   Kultura

Neil Young, Piperrak, Rage against the machine eta Sociedad Alkoholika taldeen bertsioak jo dituzte aurten Bertsio Gauean. Hemen lau taldeetako argazkiak.

»» Ikusi argazki guztiak (39)

Gure Esku Dagok kantu jira egingo du larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia gureeskudago 2016-04-07 15:56   Kultura

Urteroko zitari kale egin gabe, aurten ere kantu jiran aterako gara Erribera kalean zehar. Larunbatean, apirilak 9, 19:00etan beheko plazan elkartuko gara, eta ordu bete beranduago martxoak 8ko plazan bukatuko dugu. Gogoratu hitzordua zuen programan gehitzea (aurten ez baitute gure ekimena bertan azaldu nahi izan).

Repetiziotan eguraldiak bi aurpegi erakutsiko ditu

Erabiltzailearen aurpegia eguraldia 2016-04-07 15:49   Gizartea

Nahiko ondo portatu da San Telmotan eguraldia, eta orain repetiziotan hasieran fresko eta euriarekin hasiko bada ere, igandea polita izango da, beraz asteburu hau ere orokorrean hartuta ezta hainbeste okertuko. Bihar, ostirala, egun tristea izango da. Hodeiak eta euria izango dira nagusi eta giro freskoa, ipar-mendebaldeko haize biziarekin. Tenperatura maximoa 11 ºC inguruan geratuko da. […]

Trainerilla estropada bikaina jokatuko da igandean

Erabiltzailearen aurpegia zumaiakoarraunelkartea 2016-04-07 15:47   Kirola

San Telmoetan, egitarauan, leku finkoa izaten du trainerilla estropadak. Aurten ere ez du huts egingo, eta 33. edizioa izango da jokoan gizonezkoetan, eta laugarrena emakumezkoetan. Igande honetan jokatuko da, 18:00etatik aurrera, Urola ibaian, Zumaiako Arraun Elkarteak antolatuta. Emakumezkoek ekingo diote lanari, bi txanda hauekin eta hurrenkera honetan: Orio-San Juan Zumaia-Getaria Gizonezkoek gero egingo dute arraun, […]

Santelmoen errepetizioak hasteko, kontzertuak

Baleike 2016-04-07 12:15   Kultura

Santelmoen errepetizioak hasteko, kontzertuak

Bertsio Gaua egingo da bihar gauean (22:30ean) moilako karpan, herriko musika taldeekin. Arratsalde partean, 20:00etan, Beheko Plaza Abesbatzak eta Cor Indikak (L'Escala, Girona) kantatuko dute Komentuan. Larunbatean olagarro zopa usainak hartuko ditu Beheko plazako bazterrak; eta igandean, zaldi laskerketak Itzurunen,estropadak... Hemen daukazue egitaraua:

San Telmo egunean ere ohiturak mantendu behar direlako

Erabiltzailearen aurpegia Jon Urbieta 2016-04-06 11:02   Kultura

San Telmo egunean ere ohiturak mantendu behar direlako... Aupa Juanin eta baita Joxe Mendizabal.

Ostiraleko bertso-saioan, kartelak jartzeko debekuaz

Erabiltzailearen aurpegia Kalea Guztiona Da 2016-04-06 10:51   Kultura

Ostiraleko bertso-saioan, kartelak jartzeko debekuaz kantatu zuten. Bideoan bertso sorta eta hemen bertsoetatik ateratako esaldi batzuk:  

Peña eta Martinez irabazle santelmoetako pilota jaialdian

Baleike 2016-04-05 12:18   Kirola

Peña eta Martinez irabazle santelmoetako pilota jaialdian

Odieta pilotalekuan hasi zen atzo arratsaldean santelmoetako pilota jaialdia eta Herri Eskolakoan amaitu. Jaialdiko partida nagusia hastearekin bat iritsi zen euria, eta Herri Eskolan jokatu beste aukerarik ez zitzaien gelditu Peña-Martinez eta Errandonea-Perez bikoteei.

Jon Maia eta Amets Arzallus herri irrati libreaz bertsotan

Baleike 2016-04-04 21:41   Kultura

Zumaiako herri irrati libreaz kantatu zuten Jon Maiak eta Amets Arzallusek ostiralean, santelmoetako bertso saioan. Bertso.eus-ek grabatu zuen saioa.

San Pedro Txikiren saioa

Baleike 2016-04-04 14:48   Kultura

San Pedro Txiki eta Txikienak abesbatzako kideek kantu kalejira egin zuten ostiral arratsaldean.

'Aita Mari' kanta jo du haurren danborradak

Baleike 2016-04-04 14:47   Kultura

Aita Mariren omenez jo dute kanta, marinelaren irudiaren aurrean. Aitor Badiola donostiarra da kantaren egilea.

Argazki bilduma: danborrada nagusia

Baleike 2016-04-04 14:33   Kultura

Igande gauerdian, San Telmoren bandera igotzearekin batera, danborradak bere saio nagusia egiten du kofradia aurrean. Hemen argazkiak.

»» Ikusi argazki guztiak (30)

Argazki bilduma: haurren danborrada

Baleike 2016-04-04 14:30   Kultura

Hemen ikus ditzakezue urtero Jakintza Kulltur Elkarteak antolatzen duen haurren danborradako argazkiak. 

»» Ikusi argazki guztiak (46)

Argazki bilduma: dantza saioa

Baleike 2016-04-04 14:28   Kultura

Txoritxiki Musika eta Dantza eskolako ikasleek euskal dantzen saioa eskaini zuten larunbat eguerdian Ondartxo plazan. Hemen argazkiak.

»» Ikusi argazki guztiak (31)

Santelmoak, jendez gainezka

Baleike 2016-04-04 14:26   Kultura

Santelmoak, jendez gainezka

Gaur San Telmo eguna, jaietako lehen txanpa osatzen ari dira zumaiarrak. Eguraldiak lagundu egin du eta, batik bat larunbatean, jendetza izan da herrian. Ekitaldi guztiak arazorik gabe egin ahal izan dira, eta ez da aparteko arazorik egon, larunbat gaueko liskarren bat kenduta. Igande eguerdiko haurren danborrada eta gauerdiko banderaren igoera eta danborrada nagusia izan dira aurten ere jaietako lehen asteburuko ekitaldi nagusiak, gaur goizean San Telmora egindako prozesioarekin batera. Gaurko egunez oraindik badago jaiak gozatzeko aukera, eta badakizue, oraindik errepetizioak daude parranda gosez gelditu denarentzat. Bitartean, hemen dauzkazue asteburuan atera ditugun hainbat irudi, bildumatan banatuta.

Milagros Urbietak igoko du Kofradiako bandera igande gauerdian

Baleike 2016-04-01 11:33   Gizartea

Milagros Urbietak igoko du Kofradiako bandera igande gauerdian

San Telmo jaiak gaur hasten dira eta hilaren 10era arte iraungo dute aurten. Ekitaldi jendetsuenetakoa igande gauerdian izango da: Kofradiako banderaren igoera. Aurten Milagros Urbietak altxako du bandera. Bera da omenaldi hau jasotzen duen lehen emakumea. 

Haur danborradako argazki lehiaketa antolatu du Jakintza elkarteak

Baleike 2016-03-31 10:14   Kultura

Haur danborradako argazki lehiaketa antolatu du Jakintza elkarteak

Santelmotako haur danborradarekin batera egiten den V. argazki lehiaketa egingo da aurten. Eguraldia lagun bada, lehen igandean, apirilaren 3an, eguerdiko 12:00etatik aurrera egingo den danborradan ateratako argazkiekin hartu daiteke parte lehiaketa honetan. 

Aita Mari abestia joko du Haurren Danborradak

Aita Mari abestia joko du Haurren Danborradak

Baleike 2016-03-30 20:04   Kultura

Joxe Mari Zubia 'Aita Mari'-ren heriotzaren 150. urteurrena betetzen den honetan, Jakintza Kultur Elkarteak antolatzen duen San Telmotako haurren danborradak Aita Mari abestia estreinatuko du.

Santelmoak 2016: jai egitaraua

Baleike 2016-03-31 16:48   Kultura

Santelmoak 2016: jai egitaraua

Apirilaren 1etik 10era ospatuko dira aurten santelmoak. Hemen daukazue jai egitaraua, egunez egun:

Santelmotako txosnen egitaraua aurkeztu da dagoeneko

Santelmotako txosnen egitaraua aurkeztu da dagoeneko

Baleike 2016-03-21 20:06   Gizartea

Apirilaren 1etik 10era bitartean ospatuko ditugu San Telmo jaiak. Egitarau ofiziala datozen egunetan emango da jakitera. Oraingoz aurkeztu dena txosnetakoa da. Hemen duzue.