Arrauna

Zumaiako traineruak sei estropadatan izango dira asteburu honetan

Baleike 2015ko uzt. 17a, 15:42

Argazkia: Klausser

Zumaiako arraunzaleek ez dute aspertzeko aukerarik izango asteburu honetan. Telmo Deun arraun elkarteko hiru traineruak izango dira lanean larunbatean eta igandean

Emakumeekin hasitan, behin Eusko Tren ligarako sailkatzea lortuta, bi estropada izango dituzte asteburuan: larunbatean Orion (18:00etan) eta igandean igandean Portugaleten (12:00etan).

Gizonezkoetan, KAE 1 ligan, Pedreñan lehiatuko dira zumaiarrak larunbatean (18:00etan) eta Orion igandean (18:30ean). KAE 2 ligako mutilek, berriz, Plentzian izango dute estropada larunbatean (16:30ean) eta Errenterian igandean (12:30ean).