San Pedroak 2015

Sanpedroetako su artifizialen ikuskizunaren inguruko argibideak

Baleike 2015ko eka. 25a, 14:35

Astelehen honetan, hilak 29, 23:00etan, su artifizialak jaurtikiko dira zubiaunditik (Itsas kiroldegiaren ondoko burdinezko zubia). Horren inguruan aholku edo argibide batzuk luzatu ditu Udalak.

1. N-634 errepidea itxita egongo da, 22:55etik 23:15era arte.

2. Suek dirauten bitartean, ezingo da txaluparekin ibili itsasadarrean eta itsasontzi edo txalupak eremu horretatik kendu egin beharko dira.

3. Su artifizialak arriskutsuak izan daitezke eta erredurak sor ditzakete. Ikuskizuna 23:00etan hasiko da. Komeni da ordu erdi lehenago hurbiltzea Gernika parkera edota Txomin Agirre Kaira. Portu ingurua denez, uretara erortzeko arriskua dago; beraz, ez hurbildu gehiegi ertzera.

4. Segurtasuneko langileek agindutakoa bete behar da eta seinaleak errespetatu. Ez zaitezte hurbildu suak botatzen ari diren gunera. Izan ere, suak ikusteko distantziarik onena jaurtiketa eremutik 400 metro edo gehiago aldendutakoa da.

5. Ez ibili haurtxoekin inguruan.

6. Gaizki sentitzen bazara edo zauriren bat izanez gero, hurbildu zaitez anbulantzia dagoen gunera.

7. Suak botatzerakoan ohikoa da errautsak erortzea. Begietan sartuz gero, urarekin garbitu eta ez igurtzi. 

8. Ezohikoa izan arren, su artifizialen osagarriren bat lurrera eroriz gero lehertu gabe, ez ukitu, eta ez ostikadarik eman. Abisatu lehenbailehen udaltzainei edo suhiltzaileei.