Su festekin amaitu dira sanpedroak

Baleike 2015-06-30 08:40   Kultura

Zaragozana piroteknia etxeak jaurti zituen atzo gauean aurtengo sanpedroetako su festak. Hemen ikus ditzakezue irudi batzuk.

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Sanpedroak: prozesioa, musika eta herri kirolak

Baleike 2015-06-29 21:44   Kultura

San Pedro jaien egun handia izan da gaur. Ohikoak diren ekitaldiak ez dira falta izan: San Pedro Eguneko meza nagusiaren aurretik, irudia prozesioan atera dute. Eguerdi parean, Zumaiako Udal Musika Bandaren kontzertua izan da plazan. Leku berean, baina arratsalde parean, herri kirolen erakustaldia izan da. Bertan izan direnen artean, bi izen handi azpimarratu behar: Joxe Mari Olasagasti eta Donato Larretxea.

»» Ikusi argazki guztiak (22)

Alkate soinua berreskuratu da sanpedro hauetan

Baleike 2015-06-29 21:26   Kultura

Udal gobernu berriak Alkate soinua berreskuratu du sanpedrotarako. Agintariak Udal Musika Bandaren doinua lagun zutela joaten ziren udaletxetik parrokiara, San Pedro Eguneko meza nagusira. Aurreko udal gobernuak bertan behera utzi zuen kalejira labur hau, baina gobernu aldaketarekin ohitura zaharra berreskuratu da. 

Zumaiako Udal Musika Bandaren kontzertua

Erabiltzailearen aurpegia Jon Urbieta 2015-06-29 17:57   Kultura

Zumaiako Udal Musika Bandak, ohiturak galdu gabe, San Pedro egunean kontzertua eskeintzen jarraitzen du. Gaurkoan, eguraldi lagun zegoela, Beheko Plaza beterik ikusi ahal izan dugu. Orain badakizue, gauerako prestatu zeren su artifizialen ostean dantzaldia dator!

Goikoetxeari kantatutako bertsoak

Baleike 2015-06-29 10:12   Kirola

Hemen entzun eta irakur ditzakezue San Pedro Danborradaren izenean Agustin Zubimendik Goikoetxeari kantatutako bertsoak. Bertsoak Jexux Iribar Olalde-k idatziak dira.

Iñaki Osa Goikoetxea omendu du San Pedro Danborradak

Baleike 2015-06-29 09:57   Kultura

Iñaki Osa Goikoetxea puntista handia omendu du aurten San Pedroetako Danborradak. Goikoetxea eta Oier Korta alkatearen artean igo zuten Zumaiako bandera udaletxeko balkoian, danborren hotsak lagunduta. Hemen ikus ditzakezue argazkiak.

»» Ikusi argazki guztiak (31)

Sanpedroak ospatuko dira Zumaian asteburu honetan

Baleike 2015-06-27 12:26   Kultura

Sanpedroak ospatuko dira Zumaian asteburu honetan

Ostiral arratsaldean hasi eta astelehen gauerdira bitartean, San Pedro jaiak ospatuko dira herrian. Kultura, kirola, fedea eta, nola ez, jan-edana ez dira faltako lau egun hauetan. Ondoren duzue Udal festa sailak prestatutako egitaraua.

David Calderonek irabazi du Zumaiako II. Pala Txapelketa

Baleike 2015-06-28 12:05   Kirola

Arkaitz Lozanok aurrea hartu zuen arren, David Calderonek finala 24na berdintzea lortu eta azken txanpan bera izan zen atzo Odietan jokatutako finalean 30era iristen lehena (28-30). Berea da aurtengo txapela. Hirugarren posturako lehian Imanol Ulaziak 30-17 irabazi zion Ramon Caballerori –Josu Osaren partez jokatu zuen Ulaziak–.

»» Ikusi argazki guztiak (27)

Argazkiak: Boxeo jaialdia Lubakin

Argazkiak: Boxeo jaialdia Lubakin 2015-06-28 11:42   Kirola

Boxeo jaialdia izan zen atzo gauean Lubaki kiroldegian, Zumaiako boxeo taldeak antolatuta. Sei borrokaldi izan ziren, hiru minutuko hiru txandakoa bakoitza. Hemen dauzkazue gure kamerarekin egindako argazkien bilduma.

»» Ikusi argazki guztiak (36)

Salaberria eta Manterolak irabazi dute esku pilota txapelketa herrikoia

Baleike 2015-06-27 11:48   Kirola

Atzo jokatu ziren aurtengo esku pilota txapelketari amaiera eman dioten azken partidak. Kostatuta amaitu zen jardunaldia, espero ez ziren euri tantek bitan eten zuten eta arratsaldeko lehen partida. Baina, tanta horiek ez ziren nahikoa Odietan jokatutako pilota jardunaldia bertan behera uzteko. Txapelketa Salaberria eta Manterolak irabazi dute, finala 22-15 emaitzarekin irabazi eta gero.

»» Ikusi argazki guztiak (37)

San Pedro eguneko kontzertua

Erabiltzailearen aurpegia ZUMB 2015-06-26 11:23   Kultura

San Pedro eguneko kontzertua

Zumaiako Udal Musika Bandan San Pedro egunean ohi dugunez, kontzertua emango dugu. Ordubatean hasiko gara Beheko Plazan.

Sanpedroetako su artifizialen ikuskizunaren inguruko argibideak

Baleike 2015-06-25 14:35   Kultura

Sanpedroetako su artifizialen ikuskizunaren inguruko argibideak

Astelehen honetan, hilak 29, 23:00etan, su artifizialak jaurtikiko dira zubiaunditik (Itsas kiroldegiaren ondoko burdinezko zubia). Horren inguruan aholku edo argibide batzuk luzatu ditu Udalak.