Game of Thrones

Ilarak 'Game of Thrones'-en lan poltsan izena emateko

Baleike 2016ko ira. 5a, 11:33

Goizeko 11:00etan zabaldu da Alondegian Game of Thrones telesailak Zumaian egingo duen grabaketarako lan poltsan izena emateko epea. Arratsaldeko 5:00ak arte izango da izenak emateko aukera eta lehen ordutik sortu dira ilarak.

Lorezain atrezzorako postuak zein zamalanetarako, garbiketarako eta segurtasunerako pertsonal postuak ere eskainiko dira. Figurante bezala lan egiteko castingik ez da hemen egingo. Horretarako Facebookeko orri honetan emango da izena.

Berez eskualdeko pertsonei zuzendutako lan poltsa da hau, baina Alondegi aurrean sortutako ilaran kanpotik etorritako jendea ere badago, Madrildik etorritakoak, adibidez. Behin barruan datuak hartzen zaizkie eta ondoren elkarrizketa txiki bat egingo zaie. Badirudi luze joango dela, hau idazterako orduan elkarrizketak egiten ez baitira oraindik hasi.