'Game of Thrones'-eko lan baldintzak salatu ditu langile talde batek

Baleike 2016-11-29 16:18   Kultura

'Game of Thrones'-eko lan baldintzak salatu ditu langile talde batek

Caceresko (Extremadura, Espainia) errodajean gertatu da: extra lanetan ari den langile batek jarri du salaketa Lan Ikuskaritzan, beste 50 langileren babesarekin. Game of Thrones-eko casting-ak antolatzen dituen ModExpo agentziaren kontra jarri du salaketa, lan baldintza irregularrak medio. Zumaiako errodajean ere ModExpo agentzia arduratu zen casting-az.

Osunan Game of Thrones-en inguruan zer egin duten ezagutu nahi? Azaroko aldizkarian aurkituko duzue

Baleike 2016-11-09 11:13   Kultura

Osunan Game of Thrones-en inguruan zer egin duten ezagutu nahi? Azaroko aldizkarian aurkituko duzue

Zer ondorio ekarriko dizkio telesailak gure herriari? Game of Thronesek baldintzatuko al du orain arte landutako turismo estrategia? Nola jokatu erakusleiho handi horren aurrean? Zumaian erantzun beharko ditugun galdera berberen aurrean aurkitu ziren duela bi urte Osunan (Sevilla). Baleike han izan da, egin duten bidea bertatik bertara ezagutzeko.

Jendetza ari da biltzen Itzurunen, 'Game of Thrones'-en grabaketa amaituta

Baleike 2016-10-30 12:12   Gizartea

Astebetez itxita egon ondoren, gaur goizean ireki dute Itzurun hondartza, behin Game of Thrones telesailaren grabaketa lanak amaituta. Goizeko 10:00etatik jendetza ari da hondartzara gerturatzen, telesaila grabatu den lekua bertatik bertara ezagutu nahirik. Kanpoko jende asko ari da etortzen eta trafiko handi eta aparkatzeko arazoak sortu dira herrigunean. Goizeko 11:00etarako Zubitxian sarrera debekatzen duen bina seinale jarri dituzten arren, kotxeak barrura sartzen jarraitu dute.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

"Seguru egon HBO oso haserre egongo dela"

Erabiltzailearen aurpegia Gorka Zabaleta 2016-10-26 12:05   Kultura

"Seguru egon HBO oso haserre egongo dela"

'Game of Thrones'-ekin gertatzen ari den orgia mediatikoaren erdian autokritika egiteko eskatzea alferrikoa izango da, baina Komunitateko izkina honetatik eskua altxatzeko premia sentitu dut, autoterapiarako besterik ez bada. Aitortu behar dizuet: joan den astetik burutik kendu ezinik nabil ETBko kazetariaren eszitazio aurpegia, zoom supersoniko batekin Muriolako hondartzan grabaketako irudiak "esklusiban" lortu zituztelako: "lortu dugu, segurtasun neurriek huts egin dute eta grabaketako irudiak lortu ditugu!". Tamainako balentriak segida izan zuen Gaztelugatxen, eta egunotan Zumaian bizitzen ari gara kapitulu epikoenak.

Spoilerismo neketsua

Erabiltzailearen aurpegia Josu Waliño 2016-10-25 18:50

Spoilerismo neketsua

Barkatuko didazue, baina erdaretako hitzak bakarrik datozkit burura Zumaian gertatzen ari dena deskribatzeko: spoiler, voyeur, paparazzi… Nahi duzuena hautatu, baina egia esan, gaia nekagarri bilakatu da.

Game of Thrones telesailan erabiliko den ontzia hurbiletik

Baleike 2016-10-22 19:57   Kultura

Game of Thrones telesailan erabiliko duten ontzietako bat atera dute gaur goizean kirol portuan. Carlos Callejo argazkilaria han zegoen eta honako argazki hauek atera ditu.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Zer aktore etorriko dira 'Game of Thrones'-en errodajera?

Zer aktore etorriko dira 'Game of Thrones'-en errodajera?

Baleike 2016-10-22 17:24   Kultura

Telesailaren zaleek eginda dituzte bere kinielak. Zer eszena errodatuko den, zer aktore izango diren Zumaian, eta abar luze bat. Garbi dagoena da telesail hau azken urteetako fenomeno handienetakoa dela.

Gaurtik urriaren 29ra arte Larretxora kotxez egoiliarrek bakarrik ahalko dute sartu

Baleike 2016-10-21 12:56   Kultura

Gaurtik urriaren 29ra arte Larretxora kotxez egoiliarrek bakarrik ahalko dute sartu

Game of Thrones telesailaren errodajea gero eta hurbilago dago. Ustekaberik ez bada, astelehen honetan hasiko da grabazioa Itzurungo hondartzan. Azken lanak egiteko, gaurtik aurrera Itzurun itxita egongo da eta labarretara ere ezingo da joan.

Itzurungo webkamerako seinalea eten dugu

Baleike 2016-10-20 10:51   Kultura

Itzurungo webkameraren seinalea eten dugu Game of Thrones telesailaren grabaketa lanak amaitu arte. 

Flyscharen erreplika ari da forma hartzen

Flyscharen erreplika ari da forma hartzen

Baleike 2016-10-19 20:34   Kultura

Game of Thrones telesailerako erabiliko diren flyscharen erreplikak ari dira forma hartzen. Itzurunen ekainean egindako lehen lana harrien eta flyscharen modeloak hartzea izan zen. Margotu berriak, erreplika hauek benetakoak dirudite.

'Game of Thrones' telesailaren grabaketa egunetarako azken neurriak hartzen ari da Udala

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2016-10-18 11:56   Kultura

'Game of Thrones' telesailaren grabaketa egunetarako azken neurriak hartzen ari da Udala

Larretxoko bizilagunei auzora ibilgailuarekin sartu ahal izateko txartela banatuko zaie, eta Itzurungo eremua balizatu egingo da herritarren zein bisitarien segurtasuna bermatzeko. Era berean, Itzurun hondartza ostiralean itxiko da, hilak 21, azken orduko lanak egin ahal izateko

Horrela irudikatu dute Game of Trones Zumaian

Baleike 2016-10-17 09:39   Kultura

Horrela irudikatu dute Game of Trones Zumaian

Itzurunen Game of Throne-eko zer eszena grabatuko duten, galdera horren erantzuna nahi dute telesaileko jarraitzaileek. Gidoiaren gaineko guztia erabateko sekretua da eta ez dago jakiterik, baina Josu Waliño eta Daniel Carballo ausartu dira Zumaian grabatuko dena irudikatzera. Hemen daukazue Baleike aldizkarian argitaratutako marrazkia eta eszenaren kontakizuna. Asmatuko ote dute?

"Gaur arte ez zegoen kaleko filmaketengatik kobratzeko modurik"

Baleike 2016-10-15 12:53   Kultura

"Gaur arte ez zegoen kaleko filmaketengatik kobratzeko modurik"

Filmaketentzat tasa berria onartu du Udalbatzak, orain arte ez baitzegoen gaia arautzen zuen ordenantzarik. Aurrerantzean, 300 euro kobratuko dira eguneko eta kokalekuko –150 euro irabazi asmorik gabeko proiektua bada, edo euskaraz bada–.

"Itzurunen kendutako gauzak berriro bere lekuan jartzeko konpromisoa erakutsi du ekoiztetxeak"

Baleike 2016-10-13 22:52   Gizartea

"Itzurunen kendutako gauzak berriro bere lekuan jartzeko konpromisoa erakutsi du ekoiztetxeak"

Pasa den astean Santelmopera bidean zegoen petrila eraisteak giroak nahastu ditu herrian eta aurretik Game of Thrones telesailaren inguruan zalantzak bazeuden, gertaera hark areagotu besterik ez zituen egin. Horren aurrean, Udalak deituta, bilera ireki bat egin da gaur arratsaldean Alondegian. 

"Petrila tramankulu bat zen eta kentzea Biotopoaren antolamendu planean sartzen zen"

Baleike 2016-10-13 22:51

"Petrila tramankulu bat zen eta kentzea Biotopoaren antolamendu planean sartzen zen"

Itzurunen kendutako petrilaren inguruan egin dituzte bertaratu diren herritarrek galdera gehien. Hainbeste urtetan egon den horma kendu izana ez zuten ulertzen eta eraisteak hondarraren mugimenduan zerikusirik izango duen ere galdetu dute. Foru Aldundiko Jon Zulaikak eta Kosta Zuzendaritzako Andres Molinak erantzun dute. 

'Game of Thrones'-en errodajearen inguruko bilera irekia egingo da ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2016-10-11 21:48   Kultura

'Game of Thrones'-en errodajearen inguruko bilera irekia egingo da ostegunean

Udal gobernuak, Urriaren 13an egingo den bilerara gonbidatu ditu, Geoparkeko, Kosta saileko, Aldundiko eta ekoiztetxeko ordezkariak eta udal oposizioko taldeak. Bilerak helburu du herritarren kezka eta galderei erantzuna ematea

Foru Aldundia: "Itzurungo harlanduzko hormen azalera egokitu eta arrapala barrenean azaleratzen den hargin horma artifizial bat kenduko da"

Baleike 2016-10-11 08:24   Gizartea

Foru Aldundia: "Itzurungo harlanduzko hormen azalera egokitu eta arrapala barrenean azaleratzen den hargin horma artifizial bat kenduko da"

Game of Thrones telesaila Biotopo Babestuaren eremuan kokatzen den Itzurun hondartzan grabatuko da hil honen amaieran. Honen kudeatzailea Gipuzkoako Foru Aldundia da eta harengana joan gara. Basanimalien eta Landareen zerbitzuburu den Iñigo Mendiolak erantzun ditu honako galdera hauek. Elkarrizketa idatziz egin da, galderak petrila eraitsi aurretik egin ziren eta erantzunak atzo jaso genituen. Bere esanetan, Aldundiaren eskumena "elementu naturaletara, Biotopo Babestura", mugatzen da. 

BIDEOA: 'Game of Thrones' telesailerako figuranteen castinga

Baleike 2016-10-10 18:43

Goizean egin da Game of Thrones telesailerako castinga, Alondegian. Bertan parte hartzeko interesa zuten lehenak igande arratsalderako jarri ziren ilaran. Goizak argitu duenean Ardantzabidera arteko ilara osatu da. Castingera aurkeztu diren batzuekin eta honen arduradunekin hitz egin dugu. Mikel Castellanok eta Jabi Gonzalez Tostonek egindako bideo honetan ikus dezakezue zer esan diguten. 

Game of Thrones: Kastineko ilarako argazkiak

Baleike 2016-10-10 09:08   Kultura

Argazki hauetan ikus daiteke ilara noraino iritsi den goizeko 9:00etan.

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Game of Thrones: Dagoeneko Ardantzabideraino iritsi da kastineko ilara

Game of Thrones: Dagoeneko Ardantzabideraino iritsi da kastineko ilara

Baleike 2016-10-10 08:52   Kultura

Gero eta jende gehiago ari da biltzen Game of Thrones telesailerako egingo den kastineko ilaran. Dagoeneko Ardantzabideko igogailua pasa du ilarak. 

Game of Thrones: Hasi da ilara sortzen biharko kastinerako

Baleike 2016-10-09 21:03   Kultura

Game of Thrones: Hasi da ilara sortzen biharko kastinerako

Telesailerako kastina bihar goizean egingo duten arren, dagoeneko ilara sortzen hasi da gaua ere Alondegiaren atarian pasatzeko prest dauden hainbat gazterekin. 

Bihar goizean Alondegian egingo da 'Game of Thrones' telesailerako castinga

Baleike 2016-10-09 10:41

Mod Expor Internacional casting etxeak eman du Game of Thrones telesailerako estra eta figuranteen castingaren berri. Bihar egingo da, goizeko 10:00etatik aurrera, Alondegia kultur etxean. 

Dozenaka lagunek Itzurun errespetatzea eskatu dute argazki batean

Dozenaka lagunek Itzurun errespetatzea eskatu dute argazki batean

Baleike 2016-10-08 15:36   Gizartea

Itzurunen jokatzen ari den herri mailako surf txapelketak geldiune bat izan du eguerdi parean. Surflariek deituta, herritar talde handi bat gerturatu da hondartzara Itzurun errespetatu dezaten eskatzera. Argazki baten bidez egin dute aldarrikapena.

Itzurunen harrizko horma bat kentzeak haserrea eragin du

Baleike 2016-10-06 21:16   Gizartea

Itzurunen harrizko horma bat kentzeak haserrea eragin du

Game of Thrones telesaileko grabazio ekipoa kentzeko petrilaren zatia txikitu dute. Gizakiak egindakoa dela eta funtziorik ez duela argudiatu dute. Arratsalderako ez zen hormaren arrastorik geratzen. Herritar batek esan duen bezala, "hau hasiera besterik ez da".

"Harri horiek gizakiak egindakoak dira eta gaur egun funtziorik ez dute"

Baleike 2016-10-06 13:17

"Harri horiek gizakiak egindakoak dira eta gaur egun funtziorik ez dute"

Telesailaren grabazioko ekoiztetxeak hala eskatuta, San Telmo azpira eramaten duen harriak txikitu dituzte hondeatzaile baten bidez. Lanak oraindik amaitu gabe daude. Udalak hasiera batean ez zuen hitz egiteko asmorik baina sortutako iskanbilaren ondoren, azalpenak eman ditu.

Game of Thrones: Santelmopera eramaten duen petrila txikitzen ari dira

Game of Thrones: Santelmopera eramaten duen petrila txikitzen ari dira

Baleike 2016-10-06 12:44

Aurreko egunotan gaztelua izango denaren almenak jarri dituzte. Gaur, baina, inork espero ez zuen "lanak" egiten hasi dira Itzurunen: San Telmo azpira eramaten dituzten harriak txikitzen ari dira hondeatzaileen bidez.

Game of Thrones: castingean parte hartzeko eskakizunak

Baleike 2016-10-05 20:51   Kultura

Game of Thrones: castingean parte hartzeko eskakizunak

ModExpoR internacional agentziak eman berri du Game of Thones telesailerako Zumaiako eta iparraldeko castingean parte hartzeko eskakizunak. 

Game of Thrones: puzzlearen lehen pausoak osatzen hasi dira Itzurunen

Game of Thrones: puzzlearen lehen pausoak osatzen hasi dira Itzurunen

Baleike 2016-10-04 11:07   Kultura

Game of Thrones telesailaren zenbait eszena grabatuko dira Itzurun hondartzan aste gutxi barru eta dagoeneko hasi dira gaztelua izango denaren puzzlea osatzen.

Game of Thrones: Astelehenetik aurrera aparkalekuak mugatuko dituzte Itzurunen

Baleike 2016-09-30 15:41   Kultura

Game of Thrones: Astelehenetik aurrera aparkalekuak mugatuko dituzte Itzurunen

Game of Thrones telesaileko grabazioa dela eta, astelehenetik aurrera ezingo da aparkatu Itzurun aldeko bi gunetan (irudian zehaztuta).

Game of Thrones: Hauek izan daitezke kastineko baldintzak

Baleike 2016-09-12 17:41   Kultura

Game of Thrones: Hauek izan daitezke kastineko baldintzak

Game of Thronesek Zumaian egingo duen kastinaz bakarrik dakigu soilik gizonak nahi dituztela eta urriaren 5ean iragarriko dituztela xehetasunak, baina dagoeneko martxan dago Caceresen bihar eta etzi egingo dutena, eta pentsa daiteke hango baldintza asko Zumaian ere eskatuko dituztela. Hasteko, ahaztu tatuajeak begi bistan baldin badituzu. Soldaduska egina izatea, aldiz, aldekoa izan daiteke, Caceresen behintzat esperientzia militarra edukitzea baloratuko baitute. 

1.100 lagun inguruk eman dute izena 'Game of Thrones'-en lan poltsan

Baleike 2016-09-05 20:03   Kultura

1.100 lagun inguruk eman dute izena 'Game of Thrones'-en lan poltsan

Game of Thrones telesailean lan egiteko lan poltsa zabaldu da gaur. Goizeko 11:00etatik 17:00etara bitartean ehunka lagun pasa dira Alondegitik. 

Argazkiak: Dozenaka lagun aurkeztu dira Game of Thrones-eko lan-poltsara

Baleike 2016-09-05 14:08   Kultura

Oxfordeko atetik beheko estankorainoko ilara osatu da gaur goizean, Game of Thrones telesaileko lan-poltsan izena eman nahi izan duten dozenaka lagunekin.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

"Esperientzia ederra izango da Game of Thrones-en lan egitea"

Baleike 2016-09-05 13:57   Kultura

"Esperientzia ederra izango da Game of Thrones-en lan egitea"

Game of Thrones telesailerako lan poltsan izena eman duten sei lagunekin hitz egin dugu. Deialdia eskualdekoentzat izan den arren, kanpokoak aurkitu ditugu gehienak: Madril, Asturias, Galizia, Bilbo... Hemen zer kontatu diguten:

Ilarak 'Game of Thrones'-en lan poltsan izena emateko

Baleike 2016-09-05 11:33

Goizeko 11:00etan zabaldu da Alondegian Game of Thrones telesailak Zumaian egingo duen grabaketarako lan poltsan izena emateko epea. Arratsaldeko 5:00ak arte izango da izenak emateko aukera eta lehen ordutik sortu dira ilarak.

Game of Thrones: astelehenean eraman beharreko datuak

Baleike 2016-09-01 14:32   Kultura

Astelehen honetan zabalduko da Game of Thrones telesailak Zumaian egingo duen grabaziorako lan poltsa. 11:00etatik 17:00etara bitartean hartuko dira interesduneen izenak. Udal kultura sailetik eraman beharreko datuen berri eman dute.

Game of Thrones: emakume hautaketarik ez da egingo

Baleike 2016-08-31 21:36   Kultura

Game of Thrones: emakume hautaketarik ez da egingo

Game of Thrones telesailean figurante modura agertzeko hautaketa prozesua urrian egingo dela iragarri du gaur ModExpoR International agentziak Facebook bidez. Data zehatzik ez dute eman, bakarrik aurreratu dute urriaren 5ean jakinaraziko dutela data zehatzaz. Hori bai, aurreratu dute casting-a gizonentzat bakarrik izango dela, ez dela emakumerik beharko Zumaian.

Irailaren 5ean zabalduko da "Game of Thrones" telesailean parte hartzeko lan poltsa

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2016-08-30 09:51

Irailaren 5ean zabalduko da "Game of Thrones" telesailean parte hartzeko lan poltsa

Interesdunek, egun bakarra izango dute Alondegian izena eman ahal izateko, goizeko 11:00etatik arratsaldeko 17:00etara bitarte.

Game of Thrones: zertan bilakatuko da Itzurun?

Erabiltzailearen aurpegia Josu Waliño 2016-07-28 19:04   Kultura

Interneten Game of Thrones-en inguruan aritzen diren foroetan Zumaian zein eszena errodatuko den da etengabeko galdera. Zertan bilakatuko da Itzurun? Dragonstone? The Fingers? Herensugeak ikusiko dira Itzurungo zerua zeharkatzen?

Harriak erori dira Itzurunera Algorriko labarretik

Baleike 2016-07-24 13:17   Gizartea

Harriak erori dira Itzurunera Algorriko labarretik

Algorriko labarraren zati bat amildu berri da Itzurunen. Zorionez, harriek ez dute inor harrapatu, baina sekulako burrunba sortu dute eta susto ederra hartu dute inguruan zeudenek. 

'Tronu Dema'-ren kamisetak atera dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Gorka Zabaleta 2016-07-22 11:19   Kultura

'Tronu Dema'-ren kamisetak atera dituzte

La Tostadorakoak bizi-bizi ibli dira, eta dagoeneko salgai jarri dituzte Tronu Dema-ko kamisetak. Beraien webgunean ikus ditzakezue. 

Tronu dema, kezka eta zalantzak

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Zumaia 2016-07-21 18:15   Kultura

Tronu dema (Games of Thrones) telesailerako irudi batzuk Zumaian grabatuko dira udazkenean, eta arduraz jokatzea dagokigu Udalean herritarren ordezkariak garen guztioi. Ez baita grabaketa hutsa. Ez baita gure herria munduan zehar ezagutarazteko balioko duen tresna bakarrik. Hori ere bada, jakina, baina askoz gehiago ere bai, eta kezkaz begiratzen diogu ekar dezakeen horri.

Urriaren 26an hasiko dira 'Game of Thrones' Zumaian grabatzen

Baleike 2016-07-19 10:28   Kultura

Urriaren 26an hasiko dira 'Game of Thrones' Zumaian grabatzen

Grabaketa Itzurunen izango da, sei egun iraungo du, baina bazpahiru asteko aurrelana egin behar dute eskenatokia prestatzeko. Ekoizpenean 400 bat langilek hartuko dute parte. Oier Korta alkateak jakinarazi duenez, abuztuan lan poltsa zabalduko da udaletxean.

Game of Thrones: zer (ez) da, eta zer izan daiteke?

Erabiltzailearen aurpegia Josu Waliño 2016-07-19 08:21   Kultura

Game of Thrones: zer (ez) da, eta zer izan daiteke?

Zurrumurru askoren ondoren ofiziala da: Zumaian grabatuko da Game of Thrones eta uda amaitu aurretik hasiko dira lan horretan. Onartuko dizuet ilusioz bete nauen albiste honek maila bereko kezka eragin didala. Horregatik, nire ikuspuntutik, serie hau zer den, zer ez den, eta Zumaiarentzat zer izan daiteken labur azaltzen ahaleginduko naiz.

'Game of Thrones' Zumaian eta Bermeon grabatuko dutela baieztatu du HBOk

Baleike 2016-07-18 20:14   Kultura

'Game of Thrones' Zumaian eta Bermeon grabatuko dutela baieztatu du HBOk

Game of Thrones telesail ospetsuko ekoiztetxe HBO-k gaur ofizialki baieztatu du Zumaian grabatuko dituela zazpigarren denboraldiko eszena batzuk. HBOko programazio arduradun nagusi Casey Bloys-ek eman du albistea. Bihar goizean emango dituzte xehetasun gehiago.

'Juego de Tronos'-i buruzko prentsaurrekoa iragarri du Udalak

Baleike 2016-07-18 11:02   Kultura

Bihar goizerako deitu du Udalak Juego de Tronos-i buruzko prentsaurrekoa. Bihar argituko da, beraz, azken asteotan hainbat zeresan eman duen gaia. Baleike-n informatuko dugu.

Zumaian grabatu nahi dute 'Juego de Tronos'

Baleike 2016-06-28 10:50   Kultura

Juego de Tronos (Game of Thrones) fikziozko telesail arrakastatsuaren eskenatoki izango da Zumaia, gaur Koldo Landaluzek Gara egunkarian jakitera eman duenez.

Zumaia pelikuletan

Baleike 2016-03-01 16:16   Kultura

Zumaia pelikuletan

Badirudi Zumaian pelikula bakarra grabatu dela, baina ez da hala. XX. mende hasieratik makina bat fikziozko pelikula, dokumental, iragarki eta ikus-entzunezko grabatu. Horien guztien inguruko erreportaje zabala idatzi zuen Imanol Azkuek otsaileko Baleike aldizkarirako. Orain web gunera ekarri dugu.