Abuztuaren 1ean eskainiko du San Pedro abesbatzak kontzertua

Erabiltzailearen aurpegia San Pedro Abesbatza Zumaia 2023ko uzt. 30a, 11:22

Taldeak azaldu duenez, "hainbat garai eta egileren lanak" entzun ahal izango dituzte herritarrek.

Zumaiako Musika Jaialdiaren 39. edizioa da aurtengoa, eta ia guztietan parte hartu du San Pedro abesbatzak. Azaldu dutenez, aurten ere "gogotsu" ari dira emanaldi "berezia" prestatzen. eta hori dela eta, lehen entsegua egin zuten joan den asteazkenean parrokian. Izan ere, haien hitzetan "ez da berdina" Musika Eskolako gelan lan egitea edota "parrokiaren espazio handira ohitzea".

Taldeak azaldu duenez, "hainbat garai eta egileren lanak" entzun ahal izango dituzte herritarrek, eta gaineratu dute: "Gonbidatuta zaudete, beraz, etorri!"