San Pedro abesbatza Bembibrera

Asteburu honetan El Bierzo eskualdeko Bembibre herrira bidaiatuko dugu kontzertu bat emateko.

Bembibreko "Capilla de la Divina Comedia" abesbatzarekin elkartruke bat egitera goaz eta asteburu honetan Leon aldera bidaiatuko dugu elkarturkearen lehenengo atala betetzeko. Galizia eta Leongo abeslariak batzen dituen talde hau datorren urtean etorriko da guregana beraien musika eskaintzera.

Eta musika konpartitzea denez kontzertu baten helburu handienetako bat, modu berezi batean aukeratu ditugu eskainiko ditugun lanak. Aro eta estilo ezberdinetako lanak eskainiko ditugun arren, esukal musikak pisu handia izango du kontzertuan, Errenazimenduaren hasierako Joanes de Antxietatik gaur egungo musikagileetara iritsi arte:  Josu Elberdin, Javier Busto, David Azurza eta Karlos Gimenez. Gure herriko musika ere ermango dugu nola ez, bertan entzuteko aukera izango dute Jose Mª Beobideren "Ama eder" motetea eta Iker Gonzalezek idatzitako hiru lan. Kontzertuari amaiera emateko Eva Ugaldek guretzak idatzitako "Yambambó" abestia eskainiko dugu, Karibe aldeko erritmo eta koloreetan oinarrituta.

Kontzertu honetan Mikele Emezabal klrinete-jolea eta Mari Carmen Azpeitia piano-joleak ere parte hartuko dute. Eta nola ez, Amaia Aldalur guztia zuzentzen. Gonbidatuta Zaudete

  • Eguna: Azaroak 17 (Larunbata)
  • Lekua: Parroquia San Pedro Apostol
  • Herria: Bembibre (León)
  • Ordua: 20:00