2015aren ondarretan gaudenean begirada atzera bota

Erabiltzailearen aurpegia San Pedro Abesbatza Zumaia 2015ko abe. 31a, 15:23

2015aren ondarretan gaudenean begirada atzera bota eta urtean egindako ekitaldi ezberdinak hartu nahi izan ditugu gogoan. Ekitaldi ezberdinetan ateratako irudiez gain kantatutako abesti ezberdinen zatiak ere entzun ahalko dituzue. 

Musika elkarlanean egiten den zerbait da eta eskerrak eman nahi dizkiegu aurten gurekin "lanean" ibili diren guztiei: Coro Landarbaso Abesbatza, Gli Appassionati, Juan Carlos Irizar, Eñaut Elorrieta, Dahrali... Zorionak eta urte berri on