Igandean atzoko eta gaurko errefuxiatuen aldeko horma-irudia Erriberan

Erabiltzailearen aurpegia Kalea Guztiona Da 2017ko ots. 11a, 12:37
1937an herria uztera behartu zituzten ehunka zumaiar eta euskal herritar. 80 urte eta gero, egoerak ez du hobera egin. Milioiak dira beren herria bortxaz uzten ari direnak, eta gainera, egungo Europako eta Espainiako agintariek hesiz eta militarrez josi dituzte mugak, errefuxiatuei (aberatsak ez badira, noski) sarbidea ukatzeko. Demokraziaren izenean.

Erakunde publikoek errefuxiatuen aldeko mezua bere egitea pozgarria da, baina gai honetan herritarrek hartu dute elkartasunaren bandera eta praktikara eraman herriz herri. Kalea Guztiona Da ekimenak ere bere ekarpen txikia egin nahi du, gure taldearen zeregin nagusiaren bidetik: herritarron mezuak espazio publikora eramanez. Eta hala, Erriberako horma zentsuratuan 1937n eta 2017n inor ez dela ilegala esango dugu mural baten bidez. Eta jakina, parte hartu nahi duen oro gonbidatuta dago.