Adierazpen askatasuna ezkutatu nahi duten horientzat, maitasunez

Erabiltzailearen aurpegia Kalea Guztiona Da 2017-03-19 09:20

Adierazpen askatasuna ezkutatu nahi duten horientzat, maitasunez

Erribera kaleko paretan egin dugun 30. murala. Oraingoan, Banksy artistari maileguz hartutakoa.

Korrika ere Zumaiako alkatearen debekuen jo-puntu

Erabiltzailearen aurpegia Kalea Guztiona Da 2017-03-15 17:18

Korrika ere Zumaiako alkatearen debekuen jo-puntu

AEK-k Udalari baimena eskatu badio ere, Korrika Zumaiatik pasa baino 5 egun lehenago BAKARRIK jarri ahalko dituzte kalean pankartak-eta; alkateak, bere buruarekin batzartu ostean, hala agindu duelako.

Frida Kahlok goxatu du Erribera kaleko paretaren marroia

Erabiltzailearen aurpegia Kalea Guztiona Da 2017-03-12 08:55   Gizartea

Frida Kahlok goxatu du Erribera kaleko paretaren marroia

Nazioarteko Emakume Langileen Egunak hauspotuta, 29. murala osatu dugu Frida Kahlo margolari mexikarraren laguntzari esker.

Hobeto bizitzeko, Garoñatik deskonektatu!

Erabiltzailearen aurpegia Kalea Guztiona Da 2017-03-05 08:48

Hobeto bizitzeko, Garoñatik deskonektatu!

Herritarron kontura aberastuz, argindarra luxuzko produktu bilakatu nahi duten horiengandik deskonektatu eta energia berriztagarriei eutsi.

Zure debekuen urtebetetzean... Zorionak alkate jauna!

Erabiltzailearen aurpegia Kalea Guztiona Da 2017-02-22 12:17   Politika

Zure debekuen urtebetetzean... Zorionak alkate jauna!

Iazko otsailaren 22an, Diario Vasco eta Baleikera igorri zenuen bi paragrafoko oharraren bidez enteratu ginen zumaiarrok zure debekuez. Urtebete pasa da eta oso urriak izan direnez zurekin hitz egiteko izan ditugun aukerak, gutun hau idaztea bururatu zaigu.

Kamerak itzaltzen direnean…

Erabiltzailearen aurpegia Kalea Guztiona Da 2017-02-13 11:36   Politika

Kamerak itzaltzen direnean…

1937ko eta gaur egungo errefuxiatuak gogoan izan genituen atzo herrian. Herritar askoren ahotan izan zen gaia, baita politikari askoren mezua bilakatu ere, kazetarien kamerak piztuta izan ziren bitartean. Gaur ordea, xenofobia eta arrazakeriaren aurkako horma-irudia zentsuratu du Udal Gobernuak. Alkatea presente ez badago edo bere kontrolaren filtroa pasatu ez badu, herritarren aldarrikapen oro zikina dela erakutsi dute berriro ere.

1937-2017: Inor ez da ilegala

Erabiltzailearen aurpegia Kalea Guztiona Da 2017-02-12 16:59

1937-2017: Inor ez da ilegala

Inon, inor ez da ilegala. Ez ziren ilegalak 1937an frankistek Zumaiako eta EHko hainbat herritatik kanporatutako lagunak. Eta ez dira ilegalak egun mundu zabalean bortxaz beren herria, familia eta lagunak utzi behar dituztenak, Europako hainbat Gobernuk eta alderdik kontrakoa sinistarazi nahi badigute ere.

Igandean atzoko eta gaurko errefuxiatuen aldeko horma-irudia Erriberan

Erabiltzailearen aurpegia Kalea Guztiona Da 2017-02-11 12:37

Igandean atzoko eta gaurko errefuxiatuen aldeko horma-irudia Erriberan

1937an herria uztera behartu zituzten ehunka zumaiar eta euskal herritar. 80 urte eta gero, egoerak ez du hobera egin. Milioiak dira beren herria bortxaz uzten ari direnak, eta gainera, egungo Europako eta Espainiako agintariek hesiz eta militarrez josi dituzte mugak, errefuxiatuei (aberatsak ez badira, noski) sarbidea ukatzeko. Demokraziaren izenean.

1936ko errefuxiatuak gogoan, 25. muralean

Erabiltzailearen aurpegia Kalea Guztiona Da 2017-01-23 11:13   Gizartea

1936ko errefuxiatuak gogoan, 25. muralean

1936ko estatu kolpe faxistak eragin zituen errefuxiatu guztiak gogora ekarri nahi izan ditugu 25. muralean, eta bereziki, 1937an Zumaiatik eta Gipuzkoako beste hainbat herritatik alde egin behar izan zuten emakumeak.

"Garbitasuna" zentsuratzeko aitzakia baino ez da Zumaiako Udal Gobernuarentzat

Erabiltzailearen aurpegia Kalea Guztiona Da 2017-01-01 21:25

"Garbitasuna" zentsuratzeko aitzakia baino ez da Zumaiako Udal Gobernuarentzat

Zumaiako gobernuak 2017an egin duen lehen gauza izan da 2016an ohikoa izan duena: zentsura aplikatzea.

Mozalik gabeko 2017 zoriontsua

Erabiltzailearen aurpegia Kalea Guztiona Da 2016-12-22 11:44

Mozalik gabeko 2017 zoriontsua

Gomezago eta Olentzeroren etorrerak 22. horma-irudia egiteko aukera eman digu. Udalak inposatu nahi duen Mozal Ordenantzarik gabeko 2017 zoriontsua opa diegu zumaiar guzti-guztiei.

Egutegiak agortuta, milesker guztiei

Erabiltzailearen aurpegia Kalea Guztiona Da 2016-12-10 11:21

Durangoko Azokan saldu ditugu geratzen zitzaizkigun azkenak. Harrera itzela izan du zentsuraren aurkako egutegiak eta astebetean ale guztiak salduta edo bideratuta zeuden.

Alkatearen ekarpena indarkeria matxistaren aurkako egunean: zentsura

Erabiltzailearen aurpegia Kalea Guztiona Da 2016-11-26 13:34

Alkatearen ekarpena indarkeria matxistaren aurkako egunean: zentsura

Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko egunaren harira, hainbat ekimen izan dira. Gizarte honen gaitzik larrienetako bati aurre egiteko, Kalea Guztiona Dako kideok ere ekarpena egin nahi izan dugu mural baten bitartez. Udal Gobernuaren ekarpena ohikoa izan da: zentsura. Gustuko ez duten beste aldarri bat ezabatu dute Zumaiako kaleetatik.
Erabiltzailearen aurpegia Kalea Guztiona Da 2016-11-25 17:33

Egutegiaren helburua adierazpen askatasunaren aldarria ahalik eta gehien zabaltzea da, horregatik merke antzean jarri dugu: 5 euroan.
Halere, denak saldu...

Erantzuna | Labetik atera berria: Kalea Guztiona Da-ren egutegia

Labetik atera berria: Kalea Guztiona Da-ren egutegia

Erabiltzailearen aurpegia Kalea Guztiona Da 2016-11-24 15:42

Labetik atera berria: Kalea Guztiona Da-ren egutegia

"Arte iraunkorra adierazpen askatasunaren alde" 2017ko egutegia osatu dugu, 12 muralez eta adierazpen askatasunaren inguruko aipuz apainduta.

Zumaia ispiluaren aurrean

Erabiltzailearen aurpegia Kalea Guztiona Da 2016-11-20 09:36

Zumaia ispiluaren aurrean

Kontua zera da –oihukatu zuen Zumaiako alkateak palaziotik–: garbitasuna! Kontua zera da –margotu zuen Kalea Guztiona Dak–: hemen nork agintzen duen.

"Sutu nau Manoloren omenez maitasunez egindako horma-irudia Zumaiako alkateak estali izanak"

Erabiltzailearen aurpegia Kalea Guztiona Da 2016-11-02 08:23

Kontxi Aizarnaren –Manolo Urbietaren emaztea– hitzak dira urriaren 15ean zarauztarrek eskainitako omenaldian. Zumaiako alkatearen debeku eta zentsura zentzugabeek elkarbizitzari eragiten dioten kaltearen erakusle.

Biolentzia matxistaren aurkako aldarria ere zentsuratu du alkateak

Erabiltzailearen aurpegia Kalea Guztiona Da 2016-10-31 12:25

Biolentzia matxistaren aurkako aldarria ere zentsuratu du alkateak

Itsukeria eta agintekeria politikoaren muga oro gainditzeko tematuta dago Zumaiako alkatea. Azken astean Argentinan hasi eta munduko hainbat txokotara zabaldu den biolentzia matxistaren aurkako aldarria eztabatu 12 orduren buruan, ohikoa duen marroiaren zentsuraz.
Erabiltzailearen aurpegia Kalea Guztiona Da 2016-10-26 16:38

KALEA ALKATEARENA DA, BADATOR MOZAL ORDENANTZA
www.baleike.eus/komunitatea/kaleaguztionada/1477492637574

Debekuak, isunak eta kontrol politikoan oinarritutako araua indarrean...

Erantzuna | Pankartak jartzeko aurrez baimena eskatuko da eta baldintzak bete beharko dira

Erabiltzailearen aurpegia Kalea Guztiona Da 2016-10-26 16:37

KALEA ALKATEARENA DA, BADATOR MOZAL ORDENANTZA
www.baleike.eus/komunitatea/kaleaguztionada/1477492637574

Debekuak, isunak eta kontrol politikoan oinarritutako araua indarrean...

Erantzuna | Elkar ulertzerik ez zen izan garbiketa ordenantzaren inguruko bileran