Asteburu ezinhobea Itxas Gainentzat Espainiako Itsas kayak txapelketan

Eñaut Aizpurua eta Jose Maria Villagarcia Itxas Gaineko kideak Sanlucar de Barramedan izan dira asteburuan, eta urrezko domina banarekin itzuli dira Zumaiara. 

Larunbatean Aizpuruak beteranoen 45-49 mailan eskuratu zuen urrezko domina, eta Villagraciak, 50-54 kategorian. Igandean, berriz, K2an lortu zuten lehen postua. 

Hilaren 25ean bukatutzat emango da Itsas kayakeko Euskal Liga Elantxobe-Lekeitio azken proba jokatuz. Iazko titulua errepikatzeko asmoz azken proba hau erabakigarria izango da. Sailkapen orokorrean lider da Itxas Gain, eta Pasaia Kayak taldearen aurka lehiatu beharko da Euskal Ligako garaile izateko.