Itxas Gainen bi sari oraindik eman gabe daude

Itxas Gain elkarteak irailaren 21ean egindako zozketaren bi saridun oraindik ez direla azaldu adierazi eta sariak eskuratzeko urriaren 22ra arteko epea dutela gogorazi nahi du. 

Eman gabeko sariak hauek dira:

1 saria: E-Bike bat, 2000 eurotan balioetsita: 1473 zenbakia (ordezkoa: 4645).

2. saria: bi pertsonentzat uretako motoan bidaia Redymarren eskutik: 1431 zenbakia (ordezkoa: 1677).

Saridunek 658-71 75 72 telefonora dei dezakete edota itxasgain1968@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidali.