Irati Osak Europako maratoi txapelketa jokatuko du ostiralean, Frantzian

Asteburuan, Gaztela eta Leongo lurraldetan izan dira Itxas Gaineko kirolariak eta emaitza paregabeak lortu dituzte. 

Larunbatean, Valladoliden izan ziren Itxas-Gainekoak, XXI. nazioarteko estropadan parte hartzen. Bertan, k-4 modalitatean parte hartu zuten parte guztiek, eta domina ugari ere eskuratu zituzten. Guztira, Itxas Gaineko 19 kirolarik hartu zuten parte estropada honetan. Sara Rezolak eta Leire Sanchezek Euskal selekzioarekin lehiatu ziren –5. postuan amaitu zuten–, eta Irati Osa-k, berriz, Espainiako selekzioarekin, urrezko domina eskuratuz.

Jarraian, Sanabriako lakurantz abiatu ziren, igandean ospatu zen Sanabriako LVII. nazioarteko estropadan parte hartzeko. K-4 modalitateaz gain, k-1 eta k-2 an lehiatzeko aukera ere izan zuten piraguisten; hemen ere domina ugari eskuratu zituzten. Taldekide guztien lanari esker, Itxas-Gain taldekako sailkapenean laugarren postuan kokatu zen, Espainiako talde indartsuenekin lehian.

Irati Osa Frantziarantz abiatu da Espainiako selekzioarekin, Decize herrian jokatuko den Maratoiko Europako Txapelketan parte hartzera. Uztailaren 26an lehiatuko da, eta 23 kilometro inguru burutu beharko ditu; nesken 23 azpiko mailan lehiatuko da, k-1 modalitatean. Urte osoan egindako lan bikainari esker, Iratik Europako kirolari onenekin lehiatzeko aukera izango du, lehen postuentzako borrokan.