Giza katea antolatzeko bilera larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia gureeskudago 2018ko mai. 23a, 15:07

Maiatzaren 26an, larunbatean, goizeko 11:00etan, Brankan elkartuko gara lanak banatu eta laguntza taldea osatzeko. 

Ekainaren 10a gainean dugu jada, eta giza katea gauzatzeko laguntza eskatzera gatoz. Mila lagun behar dira eskuz esku katea osatu eta Zumaiako zatia batzeko, baina hau guztia antolatzeko laguntza ere behar-beharrezkoa dugu. Katea babestu, bide gurutzeak zaindu, materiala banatu, hainbat eta hainbat lan izango dira egun horretan aurrera ateratzeko, eta jendea behar dugu horretarako.