Urteberriko Saria zozkatuko du Gure Esku Dago egitasmoak

Erabiltzailearen aurpegia gureeskudago 2016-11-04 19:09

Urteberriko Saria zozkatuko du Gure Esku Dago egitasmoak

Gure Esku Dago egitasmoak, Katalunian Grossarekin egin zuten moduan, Euskal Herrian ere ‘loteria’ propioa izateko lehen pausoak emango ditu, Urteberri

Adierazpen Eguna (2016-06-05)

Erabiltzailearen aurpegia gureeskudago 2016-06-09 22:12   Politika

Pasa den larunbatean, Adierazpen Eguna egin zen Zumaian. Hemen duzue ekitaldiko laburpena.

ZUMAIARRON ADIERAZPENA

Erabiltzailearen aurpegia gureeskudago 2016-06-09 18:50 ADIERAZPENA (2016-06-04, Zumaian) Itsasertzean bizi garenok ondo asko dakigu: haizeak olatua ekarri ohi du. Eta horixe ari da gertatzen gurean. Haize goxo batek bildu gaitu luzaroan, erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarriak, eta olatu eder bat dakarkigu orain: eskubide hori gauzatzen hastea. Bihar, erabakitzeko lehen olatua hartuko dute 34 herrik. Goierrin, Debagoienan, Aramaion, Azpeitian eta Ispasterren 130.000 lagunek aukera izango dute, lehenbizikoz, esateko ea nahi duten izan euskal estatu independente bateko herritar, edo ez; ea nahi duten izan euskal estatu subirano bateko herritar, edo ez; edo nahi duten izan euskal estatu burujabe bateko herritar, edo ez. Horregatik bildu gara hemen gu ere: olatu bat hartzera goazelako. Gaur hemen elkartu garenok erabaki egin nahi dugu eta olatu horretara batzen joango gara. Erabakiaren bidea herritarrok egingo dugu. Erabakia gurea da eta olatua gu izango gara. Guk izango dugu hitza. Hemen bizi garen guztiok, era guztietakook, bertan jaioak garenok eta kanpotik etorritakook, abertzaleok nahiz ez abertzaleok, ezkerrekook zein eskuinekook, ideologia, jatorri, sentimendu eta proiektu desberdinetako lagunok. Erabakitzeak egiten gaituelako herri; elkarrizketari begira jarrita, elkar onartzeak eta elkar errespetatzeak. Guk erabakiko dugu, aurrenekoz, zer izan nahi dugun. Beraz, guk nahi dugulako eta horretarako eskubidea badugulako, erabakia gauzatzeko adostasunak eraikitzen ari gara. DATORREN UDABERRIAN GU ERE GALDEKETA EGITERA GOAZ!!

Larunbatean galdera zehazteko bilera

Erabiltzailearen aurpegia gureeskudago 2016-06-07 21:08

Erabakitze eskubidea oinarri, Euskal Herriaren etorkizuna herritarron esku egon behar dela uste dugu. Horregatik, eta inguruko herrietako  ekimenekin bat eginez, Zumaian ere galdeketaren bidea irekitzeko ordua da.

GAUR ADIERAZPEN EGUNA

Erabiltzailearen aurpegia gureeskudago 2016-06-04 08:38

GAUR ADIERAZPEN EGUNA

Iritsi da, gaur dugu zita, Gernika parkean 20:00etan. Indarrez aldarrikatuko dugu erronka berria, eta zu ere bertan behar zaitugu.

 

Adierazpen eguna, larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia gureeskudago 2016-06-01 14:23   Politika

Adierazpen eguna, larunbatean

Datorren larunbatean, ekainaren 4ean, adierazpen eguna ospatuko dugu Zumaian. 

ADIERAZPEN EGUNA PRESTATZEKO BILERA

Erabiltzailearen aurpegia gureeskudago 2016-05-19 15:33

ADIERAZPEN EGUNA PRESTATZEKO BILERA

Bihar, maiatzak 20, arratsaldeko 18:30ean, Alondegiko bilera gelan elkartuko gara. Bilera honen arrazoia herritarron artean erabakitze eskubidearen al

Maiatzak 7an Zurriolan

Erabiltzailearen aurpegia gureeskudago 2016-05-06 09:21   Politika

Maiatzak 7an Zurriolan

Argazki erraldoi bat egiteko gonbidapena luzatu nahi dizuegu. 

KANTU JIRA GAUR

Erabiltzailearen aurpegia gureeskudago 2016-04-09 11:35

KANTU JIRA GAUR

Gaurko agendan apuntatzeko hitzordua.

Gure Esku Dagok kantu jira egingo du larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia gureeskudago 2016-04-07 15:56   Kultura

Urteroko zitari kale egin gabe, aurten ere kantu jiran aterako gara Erribera kalean zehar. Larunbatean, apirilak 9, 19:00etan beheko plazan elkartuko gara, eta ordu bete beranduago martxoak 8ko plazan bukatuko dugu. Gogoratu hitzordua zuen programan gehitzea (aurten ez baitute gure ekimena bertan azaldu nahi izan).

SANTELMOETAN ERE, GURE ESKU DAGO

Erabiltzailearen aurpegia gureeskudago 2016-03-24 14:33

Aurtengo santelmoetan ere, urtero legez, kalean arituko gara kantuan. Azken urteotan ohitura bihurtu den kantu jira prestatu dugu, eta horrela egin na

Gure Esku Dagok batzar irekia egingo du larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia gureeskudago 2016-03-07 10:51   Politika

Gure Esku Dagok batzar irekia egingo du larunbatean

Datorren larunbatean, martxoak 12, batzar ireki bat egingo dugu Alondegian. Bertan, gure lan ildoan koxka bat aurrera egin, eta Zumaian herri galdeketa bat egiteko aukera guztiokin partekatu nahi dugu.

Erabakiaren aroa, zure esku dago!

Erabiltzailearen aurpegia gureeskudago 2016-02-09 19:31   Politika

Bazkide kanpaina abiatu dugu Gure Esku Dago herri dinamikako kideok, erabakiaren aroak dinamika sendo bat merezi duelako.

Borondateen kriseiluen ekimena atzeratua

Erabiltzailearen aurpegia gureeskudago 2015-12-24 08:31   Politika

Borondateen kriseiluen ekimena atzeratua

Abenduaren 30erako antolatzen ari ginen ekimena atzeratzea erabaki dugu, mendietan dugun lehortea eta haizetearen eraginez kriseiluak aireratzean sutea sortzeko arriskua dagoelako.

Borondateen kriseiluak

Erabiltzailearen aurpegia gureeskudago 2015-12-16 21:28   Politika

Borondateen kriseiluak

2015ari agur esatera goazen honetan 2016ak erabakitzeko eskubidearen egikaritzean ekarriko dizkigun erronkei ongi etorria emateko asmoz gatoz gu.

Erabakiaren aroari ateak zabaltzen

Erabiltzailearen aurpegia gureeskudago 2015-11-23 17:07   Politika

Erabakiaren aroari ateak zabaltzen

Larunbata egun garrantzitsua izan zen erabakitzeko eskubidearen alde ekitea Gure Esku Dagoela sinesten dugun guztiontzat. Eskura dokumentuak lagunduta egin dugun hausnarketa prozesuari amaiera eman genion, eta etorkizuneko gure bidea marraztu genuen.

Zumaiako Gure Esku Dagok bilera irekia antolatu du urriaren 24rako

Erabiltzailearen aurpegia gureeskudago 2015-10-20 16:57   Politika

Zumaiako Gure Esku Dagok bilera irekia antolatu du urriaren 24rako

Hirugarren urteari ekitera doa gure herri mugimendu hau, eta garaia heldu zaigu herriz herri aurrera bidea argitu eta sendotzeko guztion artean.

Zorionak eta esker ona!

Erabiltzailearen aurpegia gureeskudago 2015-06-24 15:39   Politika

Igandean Donostia erabakitze eskubidearen aldeko aldarriz bete genuen, eta bertan egon ginen berriro ere ehunka eta ehunka Zumaiar.

BIHAR DENOK DONOSTIARA!!!

Erabiltzailearen aurpegia gureeskudago 2015-06-20 09:16 Iritsi da jada egun handiaren bezpera. Donostia erabakitzeko eskubidearen aldarriz beteko dugu, eta Zumaiarron hitza ere han izango da. Hala ere lanerako oraindik bada lekua, gure turnoa osatzeko lau lagunen faltan baikaude. 11:30tatik 16:00tara laguntzeko prest egonez gero, mesedez, deitu 650643421 telefonora edo gaur arratsaldean Erribera kalean jarriko dugun mahaitik pasa. Denon artean aurrera eraman dezagun egun handi hau.

Gure Esku Dagoren jai handira joateko autobus eta tren bereziak izango dira

Erabiltzailearen aurpegia gureeskudago 2015-06-17 17:02   Politika

'Gaur hautesontzia, bihar erabakia' leloarekin Gure Esku Dagoren festa handiak egingo dira Baionan, Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean igande honetan. Donostiara joateko joan-etorriko autobus eta tren bereziak jarriko dira.