Erabakiaren aroa, zure esku dago!

Erabiltzailearen aurpegia gureeskudago 2016ko ots. 9a, 19:31

Bazkide kanpaina abiatu dugu Gure Esku Dago herri dinamikako kideok, erabakiaren aroak dinamika sendo bat merezi duelako.

Herritarron protagonismoa eta herritarron parte hartzea dira erabakira iristeko bermerik onena. Eta protagonismo eta parte hartze horren topagunea da Gure Esku Dago.

Orain arte erabakiaren eskubidea  aldarrikatzen aritu garenok berau praktikara eramateko erabakimena hartua dugu, baita Zumaian ere, eta horretarako ezinbestekoa dugu guztion laguntza.

Beraz, orain artean ere mila modutan dinamika polit honen parte izan zaren herritar hori, aurrerantzean Gure Esku Dagoko bazkide izateko proposamena duzu honakoa.

https://sarea.gureeskudago.eus/eu/bazkideak