Gure Esku Dagoren jai handira joateko autobus eta tren bereziak izango dira

'Gaur hautesontzia, bihar erabakia' leloarekin Gure Esku Dagoren festa handiak egingo dira Baionan, Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean igande honetan. Donostiara joateko joan-etorriko autobus eta tren bereziak jarriko dira. 

Hala, joaterakoan, 8:30eko eta 9:30eko ohiko autobus zerbitzuak indartzeko, autobus gehiago jarriko ditu Euskotrenek. Itzulerakoan antzera gertatuko da, 20:00etako, 21:00etako eta 22:30eko autobusetan.

Tren zerbitzu bereziak ere jarriko ditu Euskotrenek igande honetarako: joateko 10:30ean eta 15:30ean izango dira trenak; itzultzeko, 20:20an, 21:20an eta 00:40ean izango dira tren bereziak.

Kamisetak

Bestalde, Gure Esku Dagoko taldekideak azken unera arte sarrerak eta kamisetak saltzen jarraituko dute. Ostegunean, ostiralean eta larunbatean Erribera kalean egongo dira, 19:30tatik aurrera.

Bestalde, gogorarazten dute oraindik igandean lanerako turno bat bete gabe dagoela; norbaitek bere laguntza eman nahiko balu mahaian bertan eman dezake izena.

Dokumentala

Gaur gauean ETB2an 'Jostunak' dokumentala emango da eta ondoren gaiaren inguruko eztabaida saio bat egongo da. 22:30ean da eta jendea hau ikustera animatu nahi du taldeak