Anjel Oiarbideren hitzaldia ostegunean

Datorren ostegunean, martxoak 12, Gure Esku Dagoko Anjel Oiarbideren hitzaldia izango dugu Zumaian, 19:00etan, Alondegian.

Gure Esku Dago dinamikaren sustatzaile eta Nazioen Munduko kidea den honek, etorkizuna gure esku dagoela gogoraraziko digu, eta bide honetan guk zer egin dezakegun arakatzen saiatuko da. Anjelek bere hitzekin sortzen duen giroa eta kutsatzen duen baikortasuna kontuan hartuz ziur indarberrituta eta esperantzaz beterik aterako garela hitzaldi honetatik.

Gonbidatuta zaudete.Martxoak 12, 19:00etan, Alondegian. Bertan topo egingo dugu. Gure Esku Dago.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide