Zumaia ere erabakitze eskubidea ehuntzen

Otsailaren 28an, hainbat herritarrekin batera, ekainaren 21ean Donostian egingo den festa handirako lehen pausoak ematen hasi ginen.

Herritarron atxikimenduarekin ehunduko den hautestontzi erraldoia osatzeko oihalak banatzen hasi gara, eta jada 20tik gora ditugu laguntza eskaini dutenen artean sakabanatuta. Gu ere laster aterako gara kalera nahi duen herritar orori erabakitze eskubidearen aldeko bere atxikimendua emateko aukera zabaltzera. Hor egingo dugu topo.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide