Irati

Erabiltzailearen aurpegia gortu 2022ko mar. 3a, 08:00

Ziordian dago Irati bidea. Hau ere klasiko bihurtua Peloia eta biorentzat.

Larunbatekoakin asetu ez, itxuraz, eta igandean ere eskalatzera joatea erabaki genuen.

Igandean Ziordiara, harrobia itxita egoten dela aprobetxatuz. Izan ere, handik egiten dugu jaitsiera.

Larunbatean ez bezala, goiz-goizetik sekulako eguraldia izan genuen.

Gozada hutsa. Goiz joan, bederatziak aldera eskalatzen hasi, neguko eguzki goxotan, eta hamaiketan goian.

Ziordiako espoloian bide berria irekitzen ari direla ere ikusi genuen.

-Mutua hemen eon balitz!

-Bal, ahaleginak eta bi egingo zizkian gu Ziordiako espoloian sartzeko.

Peloiak Irati bideko luze izarra, gustukoen duguna, niri aurretik egiten utzi zidan, beste behin ere.

-Merezi nian- defenditu nuen neure burua

-Hik atzo bide osoa aurretik eskalatu huan!

Gustura asko ibili ginen.

Trasteak jaso eta gustura asko beherantz. Bidean harrobi erraldoi batetik pasatu behar da, eta hara iristen ari ginela azeri bat ikusi genuen. Handia, gainera.

Ez zigun begirik kentzen, baina ez zuen alde egiten. Goseak akabatzen egongo zen, seguruenik.

Horrelaxe amaitu genuen urtarrila.

Bitartean, Gortu!!