Eginon bueltaka, pozoi bila

Erabiltzailearen aurpegia gortu 2017-04-22 11:07   Kirola

Atzo, hilak 21, Eginora joan ginen Larregi eta biok. Asmoa Matices bidea egitea zen, baina gauzak ez dira beti uste bezala ateratzen. Eginora iritsi orduko, eguzkitako krema ematea izan zen hartu genuen lehen lana. Eguzkiak gogor jotzen zuen eta badakigu … Jarraitu irakurtzen

Berta

Erabiltzailearen aurpegia gortu 2017-04-19 23:50   Kirola

-Nun ibili zeate? -Jun eta jun, eta Bertan. Eginon izan ginen atzo asteartean (hilak 18) Larregi eta biok. Peloia, oporretan ez dagoenez, lanera joan zen txintxo-txintxo. Eta entzun egin behar gainera: -Hori, hori! Hik egin lana, friend batzuk erosteko. Eta … Jarraitu irakurtzen

Aiztondo. Esto si es Chamonix

Erabiltzailearen aurpegia gortu 2017-04-11 13:12   Kirola

Ez, ez, ez daukat gaztelaniaz idazteko asmorik. Esto si es Chamonix Aiztondoko eskalada bide baten izena da. Igandean, hilak 9, Aiztondora joan ginen hiruko konpletoa. Goizeko zazpietan han azaldu ziren Larregi eta Peloia nire bila, zintzo asko. Eguraldi ederra geneukan. … Jarraitu irakurtzen

Eguraldi txarrari aurrea hartzen, Aritxulegin

Erabiltzailearen aurpegia gortu 2017-03-31 08:32   Kirola

Arratsaldean, etxean lanean ari nintzela, Peloiaren WathApp mezua. Pintxo poteako izango dek, neure artean. Baina, ez. Eskalatzera joateko proposamena zen. Seietan amaitzen zuela Zarautzen eta ea handik zuzenean eskalatzera joango ginen. Hauxe izan da nire hurrengo pentsamendua: Eguraldi txarra baino … Jarraitu irakurtzen

Udaberriko lehenengoa negu giroan

Erabiltzailearen aurpegia gortu 2017-03-27 13:58

Blog honen irakurle fina zen Izeko Maite. Ederki jotzen zidan adarra, berak guk baino gehiago gortzen zuela esaten zidan. Ez zuen arrazoi faltarik. Ostiralean joan zitzaigun Izeko Maite. Amorruz jaso genuen berria. Amorruz eta penaz. Baina badakit irribarre batekin gogoratuko … Jarraitu irakurtzen

Gaztetzen, Aritxulegin eta Eginon

Erabiltzailearen aurpegia gortu 2017-03-20 17:44

Asteburu gaztea izan dugu hau. Noiz edo noiz aipatu izan dut Peloia rokodromoko gazteak tentatzen ibiltzen zela etengabe, eta azkenik amore eman eta ausartu dira gurekin etortzera. Ahoan hainbeste erabili dugun Paso de fé hori eman dute azkenean. Axik itzulpena … Jarraitu irakurtzen

Berriro ere Aiztondon

Erabiltzailearen aurpegia gortu 2017-03-12 00:36

Atzo, larunbata, Aiztondon izan ginen, berriro ere. Oraingoan, Peloia ere bai. Estreinatu da Aiztondon, azkenean. Goizeko zazpiretan abiatu ginen arranplatik, eta Pagozelain kafea hartu ondoren, Aiztondoko hormaren azpira iritsi ginen. Hirurok ginen, eta beraz, aspertzeko aukerarik ez. Hasteko Clásica sur … Jarraitu irakurtzen

Gozatu galanta Aiztondon

Erabiltzailearen aurpegia gortu 2017-02-26 21:49   Gizartea

Garai batean idatzi zuen Larregik Aiztondo ze ondo! izeneko sarrera bat. Egin du euri pixka bat harrezkero. Baina uste dut sarrera hura dagoeneko ez dagoela blog honetan. Pena da. Nire kalkuluen arabera, hamaika urte pasatu dira (hamaika zehazki, ez makina … Jarraitu irakurtzen

Gora Aritxulegi! (Zertarako joan urrunegi)

Erabiltzailearen aurpegia gortu 2017-02-21 08:36

Larunbat honetan ere joan ginen Peloia eta biok Aritxulegira. Nora joango ginen, bada, horrelako harribitxia etxetik hurbil samar izanda. Oraingoan ere izan dut nire borrokatxoa teknologiarekin. Orain arte, traste hau ez zebilen ondo edo okerreko lekutik sartzen nintzen, edo auskalo. … Jarraitu irakurtzen

Aritxulegin, irudirik gabe

Erabiltzailearen aurpegia gortu 2017-02-11 23:03
Tristea da, baina blogak ez dit irudirik igotzen uzten. Nik idatzi dut nire kronikatxoa, zintzo-zintzo, badakidalako izeko Maite eta beste hainbat zain-zain egoten zaretela gure saiotxo tragikomedikoen berri izateko. Baina letra-zopa baten antza handiagoa du gaurkoak kronika batena baino. Arrrrranka! … Jarraitu irakurtzen

Hirugarrena ere Aritxulegin

Erabiltzailearen aurpegia gortu 2017-02-11 23:03
Hasiera batean ez nuen irudiak igotzeko aukerarik izan eta Aritxulegin, irudirik gabe jarri nion izena kronikari. Honela hasten zen: “Tristea da, baina blogak ez dit irudirik igotzen uzten. Nik idatzi dut nire kronikatxoa, zintzo-zintzo, badakidalako izeko Maite eta beste hainbat … Jarraitu irakurtzen

2016 iruditan

Erabiltzailearen aurpegia gortu 2017-02-01 14:03   Kirola

Agindu nuen iazko eskaladen estatistika moduko bat egiteko asmoa nuela, baina diapositiba-emanaldi triste honekin konformatu beharko duzue. Ez daukat gehiagorako astirik.

Bigarrena ere Aritxulegin

Erabiltzailearen aurpegia gortu 2017-01-29 21:17   Kirola

Atzo, urtarrilaren 28an, Aritxulegira joan ginen Peloia eta biok. Bezperan euria egin zuen gauean. Goizean, jaiki eta gosaldu ondoren, kalea bustita zegoela ikusi nuen. Zortziretan neukan hitzordua Peloiarekin eta hamar bat minutu berandu iritsi zen. -Ze, Peloi, lo leon? -Ke … Jarraitu irakurtzen

Urte berri hotz Aritxulegitik!

Erabiltzailearen aurpegia gortu 2017-01-06 19:06
Hotz hasi zaigu urtea, baina horrek ez digu gortzeko gogoa kendu. Aurreko astean ere hotz egiten zuen Eginon, eta batez ere hara iristeko bidean, eta giro ezin ederragoarekin eskalatu genuen. Esperientzia hori barneratuta (haizerik gabe eguzkitan ondo baino hobeto egoten … Jarraitu irakurtzen

Agur bi mila eta hamasei

Erabiltzailearen aurpegia gortu 2016-12-31 13:06
Urtearen azken egun honetan, zorionak gure presidente Larregiri, Berrian irabazi berri duen sariagatik. http://baleike.eus/zumaia/1483175783848 Ea animatzen den, bide batez, Gortuko hurrengo urteko kronika idaztera. Hemen saria askoz ere handiagoa da. Irakurleak zain-zain egoten dira eta.   Ondo bukatu urtea eta … Jarraitu irakurtzen

Arista de los caracoles. Urtea finikitatzen

Erabiltzailearen aurpegia gortu 2016-12-30 09:30

Gaur, abenduak 29, Eginon izan gara, beste behin ere, Larregi, Peloia eta hirurok. Iaz abenduaren 26an egin genuen Arista de los caracoles izeneko bidea, eta aurtengo urteari finikitoa emateko, berriro ere bide huraxe bera egitea proposatu zuen Larregik. Eta hortantxe … Jarraitu irakurtzen

Pikoketan, eguzki goxotan

Erabiltzailearen aurpegia gortu 2016-12-11 09:12
Gaur, abenduaren 10ean, Pikoketan egon gara Peloia eta biok. Goizeko 7:30etan jaso nauenean, autoko termometroak 14º C markatzen zituen. Bidean goazela entzun diogu irratiari kostaldean giro epela zegoela baina barrualdean zero azpiko tenperaturak zeudela. Entzun bai, baina ez diogu sinetsi. … Jarraitu irakurtzen

Urteko batzarra

Erabiltzailearen aurpegia gortu 2016-12-04 22:47
Atzo, abenduak 3, euskararen egunean, Larrunarrin ospatu genuen Gortuko urteko batzarra. Bazkideen %100 han izan ginen. Eta probatu gabe geneukan horma bat aukeratu genuen, plaka gorriak izenekoa. Aurrez, beti bezala, sesioa. -Nora joango gaituk? Aiztondora, Larrunarrira…? -Aiztondoa paso! Rapelatu in … Jarraitu irakurtzen

Usotan Larregirekin

Erabiltzailearen aurpegia gortu 2016-10-30 17:15
Azkena basurdetan egon nintzen Iñakirekin, eta gaur, berriz, usotan Larregirekin. Ez dakit eskalatzera edo ehizera joaten garen. Argazkiaren erdi-erdian flamante-flamante ageri den harrizko triangelua da Usoa, goiko zatia eguzkitan eta behekoa itzaletan duen hori egin dugu. Dame Veneno du izena. … Jarraitu irakurtzen

Basurdetan Iñakirekin

Erabiltzailearen aurpegia gortu 2016-10-08 12:32
Joan den astean, Peloiak astebukaeran lan egin behar zuela aprobetxatuz, Larregi eta biok zakila bira egin genuen. Baita gustura amaitu ere. Aste honetan Peloia mendira joan da asteburu pasa, eta Larregik esan zidan ez zuela eskalatzeko tarterik edukiko. Ez neukan … Jarraitu irakurtzen